Agustin Arrieta Urtizberea

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962). Filosofian doktorea eta Informatikan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Azken urteotan, bere ikerketa lerroak pluralismoari, objektibismoari eta erlatibismoari buruzko eztabaiden inguruan kokatu dira, hainbat arlotan: bereziki, moralaren, estetikaren eta zientziaren esparruan. Filosofiari buruzko hainbat lan argitaratu ditu: Egia motak (EHU, 2001), Zertaz dihardu filosofiak? (Jakin, 2002), David Hume: ekintzak, sentimenduak eta balioak (Jakin, 2006), Filosofiaren Historia (Elkar, 2008; beste egile batzuekin batera), Sinesmenak eta usteak (Alberdania, 2010), Arimak eta balioak (Jakin, 2013), Filosofiarako sarrera bat (EHU, 2016), Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019) eta Gaueko eztabaidak (Erein, 2022). Fikzioari dagokionez, bi liburu argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015).

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan