Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Miren Etxaberen lan eremu nagusia kulturgintza izan zen. Antzerkian eman zituen bere lehen pausoak, obrak itzultzen, horiek herriko antzerki taldearekin jokatzen eta baita zenbait lan zuzentzen ere. Antzerkiaz kanpo ere, gerraurrean egin ohi ziren euskarazko ekitaldi mota gehienetan agertzen da Etxaberen eskua. Euskal Jaien eragile izan zen, adibidez, Zarautzen bertan oso gazte zela, eta Donostian Euzko Ikasle Batzak Kursaalean antolatutakoan. Hori gutxi ez eta artikulugile gisa ere agertzen da El Día egunkarian.

Euskarazko kultur mugimenduan hain aktibo izanda, ez da harritzekoa garaiko talde euskaltzaleekin lankidetzan aritu izana. Euskal-Esnalea edo Euskaltzaleak elkarteek hitzaldiak ematera gonbidatu izan zuten. Horren erakusgarri da Etxabe izan zela, 1930ean, Zarautzen egin zen lehenengo Andereño Idazle Batzarrean irekiera hitzaldia eman zuena, Ander Arzelus Luzear idazlearekin eta Policarpo Barrena Gipuzko Buru Batzarreko lehendakariarekin batera.

Bere hitzaldietan eta artikuluetan maiz hitz egiten zuen emakumeak gizartean bizi ohi zuen bazterkeriaz. Hala egin zuen El Día-ko Euskal Orria-n argitaratu zuen ‘Gor ez diranak, entzun bezate’ artikuluan eta, batez ere, Zorionaren iturria gizonak non du? hitzaldian. Emakumearen gutxiespena borrokatu eta, aldi berean, aldarri horiek abertzaletasun jeltzalearen baitan kokatzen saiatzen da, Emakume Abertzale Batzako kide asko bezala.

Azken batean, Etxabe Euskal Pizkundeko emakume bat da. Euskarazko kultura indartzeko eta abertzaletasun jeltzalea zabaltzeko egin zuen lan, emakume izatearen kontzientziatik.

igoEdukieraren hasierara joan