Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Biografia

Errose Bustintza Ozerin 1899ko irailaren 3an jaio zen Mañarian. Idazlea, kazetaria eta etnografoa izan zen. Emakume Abertzale Batzako kidea izanik, gerraurreko jeltzaleen tradizioan ulertzen zituen abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna. Bere belaunaldiko askok bezala, 1936ko estatu kolpearen ondorioz erbestera jo behar izan zuen. Gerra amaitu zenean itzuli zen Mañariara.

Bere bizitza ibilbideaz datu gutxi jaso ahal izan dira. Ez dugu inolako berririk haren ikasketa, bizi zertzelada, adiskide, gorabehera, joan-etorri eta abarrez. Hamar urte zaharragoa zen ahizparekin, Basile Bustintzarekin, eta bere senar (eta osaba) Ebaristo Bustintza Kirikiño-rekin bizi izan zen Mañarian bertan. Horrela, etxeko hirurak izan ziren idazle; jakina da Basilek lanen bat argitaratu zuela, eta Kirikiñok, berriz, obra oparoa utzi zuen, bai literaturan, bai kazetaritzan.

Errose Bustintza ere kazetari lanetan hasi zen, Euzkadi egunkarian herriko kronikak idazten. Ordura arte sinatu gabe idazten bazuen, bere osaba hil zenean, 1929an, hasi zen Mañariko Errose edo Mañariko izengoitiak erabiltzen. Han jarraitu zuen idazten 36ko gerran egunkaria itxi zuten arte, kronikekin batera ipuinak eta olerkiak ere tartekatuz. Horrekin batera, 30eko hamarkadan hasi zen EABko gainerako kideekin lanean, herri ipuinak biltzen eta idatzi berriak sortzen. 1936ko gerrak, ordea, etena ekarri zion, eta ahizparekin batera erbestera jo behar izan zuen. Handik bueltan ere, idatzi gutxi batzuk besterik ez zituen argitaratu Karmel, Gernika eta Aranzazu aldizkarietan.

1953ko abuztuaren 20an hil zen Mañarian, leuzemiak erasanda.

igoEdukieraren hasierara joan