Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Azurmendiren ekarpena

Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da Joxe Azurmendi. Bere jardunaren hastapenetik izan du Euskal Herriari baliagarri izango zaizkion ideien argibiderako eta zabalkunderako xedea. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen. Argitaratutako lehen liburuetatik eta egindako lehen lanetatik ageri da Azurmendiren obran pentsamenduarekiko eta kulturarekiko kezka. Filosofia, politika, hizkuntza eta literatura izan ditu aztergai, diskurtso zehatzak, unean unekoak eta egoerari erantzuten ziotenak, eta arnasa luzeko gogoeta teorikoak elkartuz. Mundua guretik pentsatu beharraren urgentzia izan du kezka. Literaturazale sutsua, hainbat idazleren obra, pentsamendua zein literatura aztertu du, euskal pentsamenduaren tradizioa testuinguruan kokatu eta eguneratu du. Besteak beste, Miguel Unamuno, Nikolas Ormaetxea Orixe, Etienne Salaberri, Karlos Santamaria, Jose Maria Arizmendiarrieta, Jon Mirande, Rikardo Arregi eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izan ditu aztergai. Era berean, Europako korronte eta auzi filosofikoak ekarri ditu Euskal Herrira, horiek landuz eta bertako testuinguruan txertatuz.
Azken urteetan, batez ere, nazioaren kontzeptualizazioari buruzko ikerketetan sakondu du, herriaren, kulturaren eta hizkuntzaren inguruko auzien bidetik. Soka luzea ekarri zuen 1967ko ‘Baiña zergatik eta zertako euskaldun’ artikuluaz geroztik, hainbat liburu-zati, artikulu, eta liburu idatzi ditu gaiaz: Alexander von Humboldti buruzko trilogia, Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua (2007), Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora (2007) eta Espainiaren arimaz (2006), eta Ernest Renanen pentsamenduari buruzko Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk (2014), besteak beste. Pentsalari konprometitua da Joxe Azurmendi. Bere obra osoa Euskal Herriagatiko konpromisoz egina dagoela esan daiteke. Baina bere idatziez gain, bestelako egitasmoek ere hala erakusten dute. Euskararen normalkuntzan, kulturgintzan, bakegintzan... ibili diren hainbat erakunderekin jardun du lanean, modu batera edo bestera. Auzi politikoetan bustiz, baina alderdikerian jausi gabe, etorkizunerako oinarriak bilatzeko materiala jarri digu eskura.
Aitzgorrirako bidea guk baino kontzienteago egin du Joxek. Beundeko basoko pagoak atzean utzi, eta presaka batean, herriaren eta hizkuntzaren egoera latzak sortzen zion urgentziari erantzuteko, oso gazte jaitsi zelako bertatik. Berriro gora abiatzeko. Eta ordudanik ezagutu, irakurri, aztertu, sakondu, iruzkindu, kontrajarri, eztabaidatu, arrazoitu, gogoetatu, eta ekin eta egin egin du. Horretan dabil joan den aspaldian. Eta pentsamendu oso bat sortu du, eta azaldu, esplikatu, konpartitu, eman, zabaldu, inoren esku utzi, eskuzabaltasun osoz. Pentsalari handi bat da –halako ebidentzia bat esatea ere–, euskal komunitatearen defentsa helburu izan duena. Herrigintza. Horixe, garen herri honen berregintza. Eta zer gara ba. Joxek berak horrelaxe aitortu izan du: «Izan, euskalduna naiz, ez naiz beste ezer». Horrek, izatearen kontzientzia eta sentimendu horrek, ekarri du Joxeren ekarpen koherente eta eskerga (Lorea Agirre, Jakin 193, 2012).
igoEdukieraren hasierara joan