Digitalizazioaz eta obraz

Joxe Azurmendiren argitalpenen digitalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Guztira, 685 idazlan eta 15.445 orrialde digitalizatu dira, 59 urtetan zehar idatzi eta argitaratutakoak. Azurmendiren lehen idazlan argitaratuak 1960koak dira, Jakin eta Anaitasuna aldizkarietako artikuluak. Dokumenturik berriena, aldiz, 2018koa da, Jakin aldizkariaren 225. zenbakikoa.

Joxe Azurmendiren 685 idazlanak lau multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 41
  • Liburu zatiak: 118
  • Artikuluak: 523 (45 egunkari eta aldizkaritan)
  • Itzulpenak: 3

Obra oparoa, kopuruz nola edukiz, beraz. Filosofia eta pentsamendua, nazio auzia, literatura, euskara, kultura, modernia eta posmodernia, gizaberea eta beste hainbat gai lantzen baitira Joxe Azurmendiren obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.

igoEdukieraren hasierara joan