Digitalizazioaz eta obraz

Julene Azpeitiaren argitalpenen digitalizazio egitasmo honetan, guztira 234 idazlan eta 1.162 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 222 idazlan dira Julene Azpeitiak berak idatzi eta argitaratutakoak. Lehenengo dokumentu digitalizatua 1906koa da, Aberri aldizkarian argitaratutako artikulua. Azken jatorrizko idazlana, berriz, 1976an Euskera-n argitaratutako artikulu bat da. Gainerako 12 argitalpen digitalizatuak Julene Azpeitiaren bizitza eta obrari buruzko idazlanak dira.

Julene Azpeitiaren 222 idazlanak hiru multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 7
  • Artikuluak: 210 (17 agerkaritan)
  • Itzulpenak: 5
igoEdukieraren hasierara joan