Joxe Azurmendiri omenaldia: Ekitaldia (III)

2026-07-08 Joxe Azurmendiri omenaldia 2026

Omenaldi ekitaldia egin genion Arretxe baserriaren pareko plazan. Iker Zubeldia Zegamako alkateak hartu zuen hitza, eta, ondoren, agurra eskaini zuten Tobera Dantza Taldeak, Zegamako Txistulari Taldeak eta Orkatz abesbatzak. Joxe Azurmendiren familiaren izenean, Belen Asurmendi eta Ibai Iztueta igo ziren oholtzara. Joanmari Larrarte aritu zen Jakin Fundazioaren izenean, eta Ekai Txapartegik EHUko Joxe Azurmendi Katedraren izenean hartu zuen hitza.

Oihana Iguaran aritu zen bertsotan, Ibai Mazkian musikariak lagunduta, eta Iker Zubeldiak bertsotan amaitu zuen ekitaldia.

Zegamako Udalarekin eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrarekin antolatu genuen omenaldia, eta ekitaldiak bi zati nagusi izan zituen: Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia eta omenaldi ekitaldia.

Audioa Naiz Irratiak grabatu zuen.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan