2026-06-24 2026: Euskara esanindartzeko bidean
Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz izan da Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umoregile eta telebista aurkezlearen hitzaldia.
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburua hartu du 2026ko Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan gogoeta egin dugu.
