2014-05-04 Artikuluak
Vicent Partalek Kataluniako prozesu subiranistak azken urteotan izan duen bilakaera eta gorakadaren gako nagusiak aurkezten ditu. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak 2010ean Autonomia Estatutu berriaren aurkako epaia atera zuenean, Kataluniak, gizarte zibilaren gidaritzapean eta alderdi eta erakunde politiko nagusien eskutik, aldebakartasunaren bideari ekitea erabaki zuen duintasunaren izenean. Prozesu independentistak gero eta indar handiago du gizarte katalanean, eta 2014ko azaroaren 9ko galdeketari begira dago.