Liburugintza
2022ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2022
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
Urtero bezala, liburu ekoizpenaren emaitzak aurkeztu eta aztertzera gatoz. Joan Mari Torrealdaik 1976tik 2017 arte, urtero-urtero etenik gabe, liburugintzaren ikerketa soziologiko sistematikoa osatu zuen, eta baita JAKIN aldizkarian argitaratu ere. Lan horrek bi emaitza sendo ekarri ditu: batetik, euskarazko liburugintzaren katalogoa osatu ahal izan du Jakinek; eta, bestetik, liburugintza kultura oso baten osasun egoeraren adierazletzat hartuta, sei hamarkadetako sistematizazioa eta begirada sakona ahalbidetu du, haren indarguneak eta ahulguneak identifikatuz. Torrealdaik abiatutako ildo beretik, 2022ko liburugintzaren azterketa duzu ondorengoa.
Pandemiaren bi urte gogorrenak gainditu ondoren, 2022an goranzko joerari heldu dio berriro liburugintzak: 2.529 liburu argitaratu dira euskaraz, aurreko urtean baino %9,9 gehiago. Pandemiaren eta liburu ekoizpenaren arteko erlazioak ez digu, itxura batean, ondorio esanguratsurik ateratzeko tarte handirik eman: pandemiaren lehenengo urtean, 2020an, %11,3 egin zuen gora ekoizpenak, eta bigarrenean, aldiz, 2021ean, %11,6 behera. Orain aztertzera goazen urtean, 2022 postpandemikoan, aurreko bi urteetakoaren neurriko aldaketa izan dugu, eta oraingoan ere, txandari eutsiz, goranzkoa izan da aldaketa hori.
Metodologia eta bibliografia
Azterketa honek hamarkadatan zehar taxutu eta findutako metodologiari jarraitzen dio. Urtetik urtera saiatu gara hobetzen, azterketak fintzen eta informazio iturriak zehazten. Gogoratze aldera, esan dezagun lege gordailua dela urtea markatzen duena, eta urtearen barruan arakatzen duguna ISBN duen titulua dela. Bildu, ISBNdunak baino gehiago biltzen ditugu, eta horietako batzuk aurkitu daitezke gure webgunean jartzen dugun katalogoan.
Bi urrats nagusi ditu gure metodologiak: informazioaren bilketa eta azterketa bera.
Informazioaren bilketa
Lehen urratsa liburuen katalogoa osatzea izaten da. Eta, horretarako, liburuak berak biltzen saiatzen gara. Baina ematen duena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk informazioaren gune zuzenera jotzen dugu lehenik, argitaletxeetara, eta ondoren gure sareak botatzen ditugu hemen eta han. Gezurra badirudi ere, ez dugu lortzen euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura diezaguten; esan beharrik ez dago kanpoko argitaletxeekin areagotu egiten dela bilketaren zailtasuna. Eta, hala ere, katalogoa osatzea lortzen dugu.
Gure informazio iturriak, 2022an, hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %36,5.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %14,3.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortua: %48,8.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %0,4.
Zorionez, urte batzuetan behera egin ondoren, argitaletxeetatik zuzenean jasotzen dugun informazioa emendatu egin da oraingoan, herenetik gora: aurten %36,5 izan da. Garrantzi handia du guretzat informazio iturri hori ugaria izateak, iturri fidagarri eta seguruena den heinean; beraz, igoera hori oso seinale ona da. Hori bai, liburutegietatik jasotakoak behera egin duenez (2021eko %22,7tik 2022ko %14,3ra), bi iturriotatik jasotakoak ekoizpen osoaren erdia gainditzen du ozta-ozta, iaz bezala. Baina kontuan har dezagun duela urte gutxi %60ra iristen ginela bi bide horietatik. Jakina, kopuru horietara itzultzea litzateke ideala, datuen fidagarritasunean irabaztearren. Sare pelagikoekin lortzen dugun informazioaren kalitateak eskasagoa eta ilunagoa izateko arriskua du.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzen dugu, dozena bat datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Jasotzen dugun eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Esan bezala, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan. Izan ere, eduki aldetik interesgarriak izan eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu ISBNdunen zerrendari. 2022ko katalogoak 2.725 titulu biltzen ditu guztira: ISBN duten 2.529 titulu eta ISBN gabeko 196.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, liburugintzaren azterketa hiru ataletan banatzen dugu:
- Ekoizleak eta ekoizpena: orrialde kopuruak, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa.
- Eskaintza editoriala: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen. Deskribapen kuantitatibo horri, mende berriarekin, eboluzioaren bi osagai erantsi zizkion Torrealdaik: eboluzioaren lerroaren eta eboluzioaren indizearen grafikoak. Lehenak, eboluzioaren lerroak, 2000ko emaitza erreferentziatzat hartu eta harrezkeroko balioak neurtzen ditu urtez urte. Bigarrenak, eboluzioaren indizeak, aurreko urteko erreferentzia laburra hartzen du kontuan, urte batetik besterako aldaketa zein izan den adieraziz. Eboluzioaren ikuspegia, egia esan, betidanik hartu da kontuan azterketa hauetan. Analisi guztietan nagusitzen da ikuspegi historikoa. Izan ere, testuinguru kronologikoak ematen dio datu absolutu isolatuari ez bakarrik kokapena, baizik eta baita balioa eta esangura ere.
- Ekoizpen tematikoa: urteko ekoizpena –2022ko 2.529 tituluak, esate baterako– nola banatzen da gai eremutan? Sei gai eremu nagusi bereizi ohi ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, zientzia eta teknika alorrekoa eta aisia liburua. Gai eremu bakoitza zehatz arakatu ohi dugu: datu absolutuak, ehunekoak, eboluzioa, edizio maila, itzulpenaren eta berrargitalpenen neurria…
Aurtengo azterketaren atarian
Hona hemen 2022ko liburugintzak eman dituen datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, 317 izan dira 2022an. Ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen, 300 inguru dabil aspaldi, azken bi urteetan pittin bat gorago. Jakina, ekoizle ugari horien artean denetik dago, aurrerago ikusiko dugunez: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2022ko ISBNdun tituluen kopurua 2.529 da, horietatik %81,3 bertsio analogikoan (paperean) eta %18,7 digitalean.
2021ean baino 228 titulu gehiago argitaratu da. Bietan igo da, analogiko zein digitalean, baina igoera handiagoa izan du digitalak (129) analogikoak baino (99).
Nobedadeak %74,7 izan dira, 1.888 titulu, iaz baino 267 gehiago. Berrargitalpenen kopuruak, 633 titulu, 39 unitate galdu ditu 2021etik, eta ekoizpen osoaren %25,3 dira aurten.
- Gaiei dagokienez, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak ohikoa zaion lehen tokia berreskuratu du alde handiarekin, 895 titulurekin (ekoizpen osoaren %35,4, iaz baino ia hamar puntu gehiago).
Haur eta gazteentzako liburua itzuli da, hain zuzen, bigarren tokira, 718 titulurekin (%28,4, iaz baino ia bost puntu gutxiago).
Helduen literatura hirugarren tokira igo da (350 titulu, %13,8).
Giza eta gizarte zientzietako liburua, aldiz, ohiko hirugarren tokitik laugarrenera jaitsi da (318 titulu, %12,6).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (148 titulu, %5,9), eta seigarrena zientzia eta teknika alorreko liburuari (81 titulu, %3,2).
Ekoizleak eta ekoizpena
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
Orrialdeak guztira |
241.437 |
250.238 |
244.292 |
264.788 |
269.096 |
Liburuak guztira |
1.918 |
1.856 |
1.897 |
1.958 |
2.057 |
Batez beste liburuko |
125,9 |
134,8 |
128,8 |
135,2 |
130,8 |
Urtetik urtera %Δ |
–5,0 |
3,7 |
–2,4 |
8,4 |
1,6 |
Orrialde kontuekin ari garenez, zertan esanik ez da, liburu analogikoaren unibertsoan gaude, digitala aparte utzita. Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinetsirik baikaude titulu kopuruak ez direla adierazle bakarrak; izan ere, orrialde kopuruak ere ematen du ekoizpenaren tamainaren berri.
Lehen konstatazioa: nahiz eta 99 titulu analogiko gehiago argitaratu (2021ean baino %5 inguru gehiago), orrialdeetan kopurua ez da proportzio berean igo: 4.300 orrialde irabazi ditu, baina orrialdeen batezbestekoa arindu egin da. Ondorioz, 2022ko liburuak aurreko urtekoak baino pittin bat finagoak atera dira, orrialde kopuruaren batezbestekoa 135,2tik 130,8ra jaitsi baita. Egia esan, batezbestekoa hortxe dabil azken urteetan, 125 eta 135 orrialderen artean.
Bigarren konstatazioa: orrialde kopuruaren igoera nabarmenena hezkuntza eta irakaskuntza liburuetan gauzatu da, proportzio handian: iaz 66.350 orrialde izan baziren, aurten 91.850 izan dira. Ez alderrik, aipatu dugun bezala, liburu mota horrek aparteko igoera izan du kopuru absolutuari dagokionez, eta ulergarria da joera hori orrialde kopuruetan ere islatzea. Igoera nabarmenenak Lehen Hezkuntzako zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako testuliburuetan izan dira: LHn 48.219 orrialde argitaratu dira (iaz baino 17.000 orrialde gehiago), eta DBHn 34.653 orrialde (11.000 orrialde inguru gora).
Helduen literatura, bestalde, iazko goranzko joeraren ildotik, azken hamarkadako orrialde kopuru absolutu handienera iritsi da: 55.433 orrialde guztira. Gainera, liburuko orrialde kopuruaren aurreko bi urteetako batezbestekoari eutsi zaio (158,4).
Ekoizle ugari
Ekoizpenari eta ekoizleei buruzko lehen atal honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: eragile argitaratzaileen izaera, noski, baina baita horien jarduna eta jatorria ere.
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
181 |
2-4 |
71 |
5-9 |
25 |
10-19 |
18 |
20-29 |
5 |
30-39 |
4 |
40-49 |
1 |
50-59 |
3 |
80-89 |
2 |
100-150 |
3 |
150etik gora |
4 |
Guztira |
317 |
317 dira guztira 2022an libururen bat plazaratu duten argitaratzaileak. Egia esan, aurreko urtekoaren kopuru oso antzekoa da: sei argitaratzaile gutxiago besterik ez.
Behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu horiek guztiak ez direla argitaletxeak, edizioaren profesionalak. Ezta pentsatu ere. Noizbehinkari asko eta asko dago, eta halakoak ez direnen artean ere, gehienak ahulegiak dira liburu politika sendo bat markatzeko.
Gainerakoan, 2021ean egindako proportzio eta iruzkin bertsuak egin ditzakegu ekoizle eta ekoizpen banaketari buruz. 317 horietatik erdia baino gehiago dira (%57,1) titulu bakarra argitaratu dutenak. Hamar titulutik behera publikatu dutenak ere asko dira: 277 (%87,4). Areago: %79,5 dira lau titulu edo gutxiago ekoitzi dituztenak (252). Argi dago horiei guztiei ezin zaiela argitaletxe deitu; noizbehinkako argitaratzaileak dira, gehienez ere.
Urteak daramatzagu esaten urteko 20 tituluko neurriak ezar dezakeela editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. 2022an, bada, editoreen %6,9k bakarrik ekoitzi dute 20 titulutik gora, 22 editorek. Beste guztiek –295, %93,1– 20 titulu baino gutxiago atera dituzte. Betikoa azpimarratuko dugu berriro ere: ekoizleen atomizazioa dela euskal produkzioaren ahulezietako bat. Eta, argi gera dadin, atomizazioa arazo bezala ikusteak hau esan nahi du: arazo nagusia ez da txiki asko egotea, handi gutxi egotea baizik.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, tipologiaren araberako bereizketa ere aztertu ohi dugu. Ez baita gauza bera, ez produkzio mailan, ez liburuek jorratzen dituzten gaiei dagokienez, argitaletxe komertzial petoa izatea edo unibertsitate, udal edo kirol elkarte izatea, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.388 titulu
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Bada hemen agertzen direnak baino gehiago ekoitzi duenik –Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua bederatzigarren legoke handienen zerrenda honetan, 60 titulurekin–, baina komertzial eta pribatuak bakarrik hartu ditugu aintzat.
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
85 |
168 |
253 |
10,0 |
Ikaselkar |
35 |
163 |
198 |
7.8 |
Santillana-Zubia |
175 |
0 |
175 |
6,9 |
Anaya-Haritza |
104 |
68 |
172 |
6,8 |
Susaeta |
99 |
36 |
135 |
5,3 |
SM-Ikasmina |
117 |
5 |
122 |
4,8 |
Edelvives-Ibaizabal |
100 |
15 |
115 |
4,5 |
Erein |
54 |
34 |
88 |
3,5 |
Edebé-Giltza |
45 |
35 |
80 |
3,2 |
Editorial Edita |
50 |
0 |
50 |
2,1 |
Guztira |
864 |
524 |
1.388 |
54,9 |
Hamar handienen multzoak indarra berreskuratu du 2021etik, bai kopuru absolutuan (1.388 titulu), bai ekoizpen osoarekiko ehunekoan (%54,9, 2021ean baino ia zortzi puntu gehiago). Esan behar da, dena den, 2021ean beherakada handia izan zuela multzo horrek, eta, beraz, aurreko urteetako ohiko kopurura itzuli dela, ekoizpen osoaren erditik pittin bat gorako zatia hartuz.
Hamar goren horien artean, lehen aldia da zazpik 100 tituluren muga gainditzen dutela. Bada zerbait.
Gure kasuan, beti erreparatzen diogu argitaletxeen jatorri geografikoari. Urterik urte, guretzat funtsezkoa den bereizketa egin izan dugu bertakoen eta kanpokoen artean: hau da, erabakigunea Euskal Herrian duten argitaletxeak hartzen ditugu bertakotzat, eta Euskal Herritik kanpora dutenak kanpokotzat, nahiz eta hemen filialak izan.
2022an, lehen aldiz hiru bakarrik dira bertakoak, eta zazpi kanpokoak. Eta ekoizpen kopuruei dagokienez ere kanpokoak bertakoak baino indartsuagoak dira hamar horien ekoizpenaren barruan: %61,2 vs %38,8. Ekoizpen orokorrarekiko, aldiz, hamabi puntuko aldea ateratzen diete kanpoko zazpi nagusi horiek bertako hiru nagusiei: %33,6 vs %21,3. Azken urteotako datuei begiratuz, argi ikus daiteke kanpoko argitaletxeen itzala haziz eta haziz doala.
Bertakoen eta kanpokoen arteko alderik handienetakoa, 2022an ere, berrargitalpen politikan dago. Eskuratu ahal izan dugun informazioa fidagarria bada, bertako argitaletxeetan berrargitalpenaren indarra %69,7koa da, eta %32,3koa bakarrik kanpokoetan. Betiere hamarron unibertso horren barruan. Baina, sarritan aipatu dugun bezala, argitaletxe batzuek dituzten berrargitalpen kopuru hain baxuak susmagarriak iruditzen zaizkigu (posible ote da, adibidez, Santillana-Zubiak azken urteetan batere berrargitalpenik ez izatea, edo SM-Ikasminak 2022an bost berrargitalpen bakarrik?). Datu guztiz esanguratsuak iruditzen zaizkigu horiek guztiak, liburugintzari egonkortasuna berrargitalpenak ematen dion neurrian.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
79 |
988 |
39,1 |
Kanpoko argitaldaria |
72 |
1.046 |
41,4 |
Elkartea, taldea, fundazioa, erlijio-etxea… |
92 |
162 |
6,4 |
Argitaldari publikoa |
34 |
158 |
6,2 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
15 |
106 |
4,2 |
Besterik |
25 |
69 |
2,7 |
Guztira |
317 |
2.529 |
100,0 |
Argitaratzaileen tipologia askotarikoa da: kanpokoak zein bertakoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte edo fundazio izaera dutenak… Ekoizleen unibertso hori bost multzoko sailkapenean ordenatu ohi dugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarri dituzte lehen multzo honetako argitaletxeek: Euskal Herrian dute erabakigunea, izaera profesionala dute, pribatuak dira eta enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Horien guztien berezko xedea da argitalgintza.
Ekoizleen %24,9 dira, eta ekoizpen osoaren %39,1 biltzen dute, iaztik zazpi puntu galduta. Urtero bezala, eta logikoa denez, ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute.
Ondokoak izan dira gehien ekoitzi dutenak: Elkar (253), Ikaselkar (198) eta Erein (88).
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. Ekoizleen %22,7 dira kanpokoak eta produkzioaren %41,4 dago horien esku: aurten hamar puntutan igo dute, 2020ko ehunekora itzuliz.
Nobedadeak lantzen dituzte batez ere, eta ia ez dute berrargitalpenik ekoizten. Okerragoa da, ordea, desoreka tematikoa: ekoizpen ia osoa haur eta gazteentzako material didaktikoetara bideratzen dute.
Aurtengo emankorrenak Santillana-Zubia (175), Anaya-Haritza (172), Susaeta (135) eta SM-Ikasmina (122) izan dira.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honako hau, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…
Iazko kopuruari eutsi dio 162 titulurekin, horrenbestez ehunekoan pittin bat jaitsiz, %7,2tik %6,4raino. Ekoizle guztien %29 izan direla aintzat hartuta, hauxe da, zalantzarik gabe, jarduera atomizatuaren eredu nagusia: ekoizle guztien ia herenak liburuen hamabostena bakarrik ekoitzi dute.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta udaletaraino.
Iaz baino 21 titulu gehiago atera dituzte. 2022an, ekoizleen %10,7 izan dira publikoak, eta ekoizpenaren %6,2 hartu dute.
Irakaskuntzakoak
2021eko antzeko zifratan ibili da multzo hau: hamabost ekoizlek (%4,7) ekoizpen osoaren %4,2 sortu dute. Ekoizle eta ekoizpen proportzio bertsua, alegia.
Ekoizle unibertsitarioa
Ekoizpen unibertsitarioaren sail honetan, guztira 89 titulu argitaratu dituzte hainbat ekoizlek (ekoizpen osoaren %3,5). Baina, urtero bezala, bi unibertsitate gailentzen dira: lehenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak guztira 60 titulu ekoitzi ditu, 52 bakarrik (%58,4) eta 8 koedizioan; eta, bigarrenik, Udako Euskal Unibertsitateak guztira 30 titulu plazaratu ditu, 24 bakarrik (%27) eta 6 koedizioan (hain zuzen, sei horiek EHUko Argitalpen Zerbitzuarekin batera atera ditu). Horrenbestez, bien artean guztira 84 titulu argitaratu dituzte (%94,4). Gainerako unibertsitateen euskarazko ekoizpena benetan eskasa da: denen artean bost titulu bakarrik sortu dituzte (%5,6).
Hona hemen 89 titulu horiek gaika sailkatuta:
Giza/Gizarte |
37,1 |
Zientzia/Teknika |
22,5 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
16,9 |
Helduen literatura |
14,6 |
Aisia |
4,5 |
Orotarikoak |
4,5 |
Gaien hurrenkera 2021ekoarekin alderatuz, azpimarra dezagun, batetik, giza eta gizarte zientzietako liburuak bere nagusitasunari eusten diola (2021eko %40,6tik 2022ko %37,1era jaitsi den arren), eta zientzia eta teknikako liburua dezente apaldu dela (%34,9tik %22,5era), iazko gorakadaren ondoren berriro aurreko urteetako neurrietara itzuliz.
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Testuliburuen merkatua aztertzeko ere, hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu.
Atal honetan, bertakoen eta kanpokoen jokamoldean jarriko dugu arreta. Bereizketa hori, azalean, geografikoa da; baina editorialaren erabakigunearen kokagune geografikoak du garrantzia: erabakiak non hartzen diren, bereziki hezkuntza curriculumean. Zentzu horretan du garrantzia bereizketak, horren arabera aldatzen baitira batzuek eta besteek gure ekosistema editorial eta kulturalean duten inplikazioa, hezkuntza curriculumean duten eragina edota euskal argitalgintzaren industrian duten indarra. Horrek guztiak garrantzi handia du hezkuntza sistema propio eta beregaina nahi duen edonorentzat.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten proportzioa ez da urtero bera izaten, baina kanpokoen esku hartzearen emaitza beti da handia, eta azken urteetan ekoizpen osoaren bi herenetik gora egonkortzen ari dela konproba daiteke.
Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2018 |
29,7 |
64,9 |
5,4 |
2019 |
23,0 |
72,1 |
4,9 |
2020 |
21,1 |
75,6 |
3,3 |
2021 |
33,2 |
62,7 |
4,1 |
2022 |
25,4 |
70,4 |
4,2 |
Auzi honen garrantzi azpimarragarria dela eta, hiru taula baliatuz azalduko dugu jarraian bi ekoizle mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki testuliburuen alorra eta curriculuma arakaturik ere, adierazgarria eta esanguratsua da gainerako gai eremuetan duten ekarpena ere aztertzea. Horrenbestez, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude zerrendatuta.
Taula bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertako, kanpoko eta gainerakoak. Bertako eta kanpoko diogunean, argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez ari gara soilik, aurreko atalean aipatu ditugun bestelako ekoizleak (publikoak, elkarteak, irakaskuntza alorrekoak…) aintzat hartu gabe.
Lehen taulan, zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisu kuantitatiboa.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
989 |
1.046 |
494 |
2.529 |
HI |
227 |
630 |
38 |
895 |
HG |
353 |
318 |
47 |
718 |
HL |
268 |
19 |
63 |
350 |
GG |
62 |
8 |
248 |
318 |
AL |
67 |
37 |
44 |
148 |
ZT |
11 |
32 |
38 |
81 |
Besterik |
1 |
2 |
16 |
19 |
Ekoizpen osoaren baitan, oro har, Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertako editore komertzialek argitara ematen dutena (989 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (494 titulu); 1.483 titulu dira guztira (ekoizpen osoaren %58,6).
Gai eremuak banaka begiratuz ere, bertakoen zifrak altuagoak dira sail mamitsuenetan kanpokoenak baino, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oso goitik daude kanpokoak, 630 vs 227. Azken urteetako joeraren isla da berriro ere proportzio hori, 2021eko salbuespen bitxiaren gainetik.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri beharrekoa da, gai eremu bakoitzean kanpokoen eta barnekoen indarra zein den neurtu ahal izateko.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
39,1 |
41,4 |
19,5 |
2.529 |
HI |
25,4 |
70,4 |
4,2 |
895 |
HG |
49,2 |
44,3 |
6,5 |
718 |
HL |
76,6 |
5,4 |
18,0 |
350 |
GG |
19,5 |
2,5 |
78,0 |
318 |
AL |
45,3 |
25,0 |
29,7 |
148 |
ZT |
13,6 |
39,5 |
46,9 |
81 |
Besterik |
5,3 |
10,5 |
84,2 |
19 |
Ekoizpen osoa aintzat hartuz, bertako zein kanpoko argitaletxeen indarrak orekatu xamar daude (%39,1 vs %41,4). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, erabat nagusi dira kanpokoak, produkzio osoaren ia hiru laurden bereganatuta. Lehen esandakoa: iazko salbuespena ahaztuta, aurreko urteetako kopuruetara itzuli gara, kanpokoen nagusitasun erabatekora, alegia.
Taula horretan, argi ikusten da aurten ere kanpokoek ekoizpen sinbolikoa dutela bestelako gaietan: ia ez dute parte hartzen, adibidez, helduen literaturaren zein giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan (ekoizpen osoaren %5,4 eta %2,5, hurrenez hurren). Hau da, kanpoko editorialek haur eta gazteen eta eskola liburuen merkatuari soilik begiratzen diote, ez beste ezeri.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du, edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakutsiz.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
22,9 |
60,2 |
HG |
35,7 |
30,4 |
HL |
27,1 |
1,8 |
GG |
6,3 |
0,8 |
AL |
6,8 |
3,5 |
ZT |
1,1 |
3,1 |
Besterik |
0,1 |
0,2 |
Kanpoko argitaletxe nagusien beherakadak behingoagatik balantza mugitu duen arren, betiko auziaren mamia ez da ezertan aldatu. Izan ere, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muina, euskal curriculuma, dute xede bakar: Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea. Horrenbestez, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinatzen dira, bestelako curriculum proiektuen eta helburuen arabera landuak. Jatorri horren aztarnak nonahi agertzen zaizkigu: geografian, historian, literaturan, zatiketa administratibo-politikoen agerpenetan, ikuspegi euskaltzalean… Elefanteak hortxe segitzen du, kieto, gure begien aurrean.Irakurketa bertikalari lotutako taula egiazki esanguratsua da editorialen filosofia hautemateko: argitaldari espainiarren ekoizpena haur eta gazteentzako eta hezkuntza liburuetan zentratzen da kuantitatiboki (%90,6); eta, bereziki, hezkuntzakoan (%60,2). Gainerako liburu motatan –helduentzako liburuetan, alegia–, huskeria ekoizten dute, ezta hamarrena ere mota guztien artean.
Betiko auziaren mamiak, horrenbestez, gure muturren aurrean jarraitzen du, egoskor. Izan ere, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muina dute xede nagusi eta ia-ia bakar: Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea. Ikus dezakegunez, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinatzen dira, bestelako curriculum proiektuen eta helburuen arabera landuak.
Joan Mari Torrealdairen aspaldiko kezkak ez du etenik, beraz… Haren hitzetan: barrutik husten ari gara. Hau da, Euskal Herritik Euskal Herrirako hezkuntza proiektuak ez dira jada nagusi, bertako editorialek lantzen duten curriculum proiektuak ez baitu gehiengoa hartzen.
Gu esnatu edo ez, hortxe datza dinosauroa.
Argitalpen digitala
-
- 2017: 509 titulu
- 2018: 289
- 2019: 483
- 2020: 706
- 2021: 343
<li”>2022: 472
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %18,7ra igo da 2022an: 2021ean baino 129 titulu digital gehiago argitaratu dira, iazko beherakadaren ondoren duela bospasei urteko neurrietara bueltatuz.
Ekoizpen osoan analogikoa erabat nagusi da urtero, eta aurten ere hala izan da, iazkoarekin alderatuta proportzioa pittin bat digitalaren alde lerratu den arren: 81,3 vs 18,7. Baina aurreko urte batzuetan %20tik gora ere ibili dela kontuan hartuta, ez dirudi liburu digitala epe laburrean paperezkoaren lehentasuna zalantzan jartzera iritsiko denik.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
69,4 |
30,6 |
895 |
Haur/Gazte |
95,4 |
4,6 |
718 |
Helduen literatura |
85,4 |
14,6 |
350 |
Giza/Gizarte |
86,2 |
13,8 |
318 |
Aisia |
81,8 |
18,2 |
148 |
Zientzia/Teknika |
50,6 |
49,4 |
81 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%18,7) bi liburu mota hauek gainditu dute: hezkuntza eta irakaskuntzako liburuek (%30,6) eta zientzia eta teknikakoek (%49,4). Gainerakoak batezbestekoaren inguruan geratu dira (giza eta gizarte zientzietako liburuak, %13,8; helduen literaturak, %14,6; aisia liburuak, %18,2), eta haur eta gazteentzako liburuak oso azpitik bereziki (%4,6). Aurreko urteetako proportzio bertsuak dira, esan dezagun bidenabar.
Hurrengo taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
30,2 |
58,1 |
Haur/Gazte |
33,3 |
7,0 |
Giza/Gizarte |
13,3 |
9,3 |
Helduen literatura |
14,5 |
10,8 |
Aisia |
5,9 |
5,7 |
Zientzia/Teknika |
2,0 |
8,5 |
Liburu analogikoak, jakina, ekoizpenaren zatirik handiena hartzen duenez, hobeto islatzen du liburugintza osoaren egitura eta multzokako banaketa: lehenik, bi gai eremu daude %30en inguruan (haur eta gazteentzako liburua, %33,3; hezkuntza, %30,2); bigarrenik, beste bi eremu %15en inguruan dabiltza (helduen literatura, %14,5; giza eta gizarte zientziak, %13,3); eta, azkenik, beste bi multzo txikiek ehuneko xumeagoa biltzen dute.
Liburugintza digitalak, aldiz, egitura gorabeheratsuagoa du: hezkuntza eta irakaskuntza liburuak %58,1 hartzen du, eta oso atzetik datoz beste bost liburu multzoak, %5-%10 bitartean guztiak.
Eskaintza editoriala
Azterketaren bigarren atal honetan, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu jarraian: titulu kopurua, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia ez soilik aurtengo datuekin, 2000tik gaur arteko bilakaerari ere begiratuz baizik. Izan ere, eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitzari dagokion testuinguru kronologikoa eskaintzea izaten da, informazio soilak, isolaturik, interpretaziorako bide handirik irekitzen ez duelakoan.
2022ko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin ekingo diogu atal honi. Aurtengo titulu kopurua igo egin da: 2.529 titulu izan dira aurten, 2021ean baino 228 gehiago. Horietatik, %81,3 bertsio analogikoan argitaratu dira eta %18,7 digitalean. 1.888 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%74,7), aurreko urtean baino 267 gehiago. Berrargitalpenen kopurua, aldiz, jaitsi egin da: 641 titulu (%25,3), 2021ean baino 39 gutxiago. Nobedadeen barruan, euskaraz sorturikoak 1.255 izan dira (%68,7); itzulpenak, hortaz, 633 (%31,3).
2.529 titulu
2021ean izandako 302 tituluko beherakada orekatzera dator 2022ko liburugintza, berriro ere 2.500 aletik gora kaleratuz. Azken hamar urteetako batezbestekoa 2.343 izan dela aintzat hartuz gero, neurri horretatik dezente gora geratu da 2022ko ekoizpena.
Azpimarratzekoa da, dena den, 2000tik honako joera orokor xamarra dela urte bateko irabaziak hurrengo urteko galerarekin orekatzearena, gorakada bati beherakadak erantzuten baitio gehienetan hurrengo urtean. Halaxe gertatu zen 2004, 2009, 2012, 2016, 2018 eta 2021ean. Alderantziz ere berdin plantea dezakegu, jakina, beherakadari gorakadak erantzun ohi diola, alegia. Eta halaxe iritsi gara 2022ra, aurreko urteko jaitsierari igoerarekin erantzunez.
Bestalde, mende honetan lau urtetan gainditu da 2.500eko muga: 2008, 2015, 2020 eta 2022an. Eta, bitxia bada ere, urteen hurrenkera berean joan dira kopuruak handitik txikira: 2.717, 2.657, 2.603 eta 2.529, hurrenez hurren. Hau da, badirudi 2.500 inguruko kopuru horrek muga erreal bat ezartzen diola liburugintzari, kopuru hori gainditu duen bakoitzean beherakadarekin ordaindu baitu hurrengo urtean. Ea hurrengo urtean zer gertatzen den.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2010 |
2.024 |
258 |
2.282 |
2011 |
2.173 |
244 |
2.417 |
2012 |
2.070 |
178 |
2.248 |
2013 |
1.698 |
184 |
1.882 |
2014 |
1.748 |
528 |
2.276 |
2015 |
1.942 |
715 |
2.657 |
2016 |
1.793 |
478 |
2.271 |
2017 |
1.857 |
509 |
2.366 |
2018 |
1.918 |
289 |
2.207 |
2019 |
1.856 |
483 |
2.339 |
2020 |
1.897 |
706 |
2.603 |
2021 |
1.958 |
343 |
2.301 |
2022 |
2.057 |
472 |
2.529 |
Aurreko laukian, aldiz, ekoizpen osoa bitan banatua dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Ikus daitekeenez, urteko igoera orokorra bien artean banatu dute, nahiz eta, proportzioan, ekoizpen digitalarena analogikoarena baino esanguratsuagoa izan den: %37,6 eta %5,1, hurrenez hurren.
Bai zifra nagusi horietan, bai ondoren aztertuko ditugun azpiataletan, ikuspegi diakronikoa beti dago presente, bi modutan garatua: eboluzioaren lerroa eta eboluzioaren indizea. Eboluzioaren lerroa 2000ko erreferentziatik abiatzen da, liburugintzaren jokamoldea urte horrekiko konparatuz. Eboluzioaren indizean, aldiz, erreferentzia puntua laburra da, aurreko urtea, alegia: urte arteko gorabeherak erakusten ditu, ekoizpenak aurreko urtearekiko gora edo behera zenbat egin duen.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzioa aztertzerakoan, liburu mota guztiak hartzen dira aintzat: nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentzia punturen arabera aztertuko dugu eboluzio hori: bata, 2000. urtea; bestea, aurreko urtea, 2021. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 43 puntu altuago dago 2022ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko hamar puntuko igoera adierazten du.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,7 |
34,3 |
2001 |
71,6 |
28,4 |
2002 |
70,4 |
29,6 |
2003 |
71,4 |
28,6 |
2004 |
73,7 |
26,3 |
2005 |
70,9 |
29,1 |
2006 |
67,6 |
32,4 |
2007 |
69,5 |
30,5 |
2008 |
69,3 |
30,7 |
2009 |
69,9 |
30,1 |
2010 |
70,7 |
29,3 |
2011 |
71,5 |
28,5 |
2012 |
68,0 |
32,0 |
2013 |
67,9 |
32,1 |
2014 |
73,4 |
26,6 |
2015 |
80,6 |
19,4 |
2016 |
74,9 |
25,1 |
2017 |
73,9 |
26,1 |
2018 |
70,9 |
29,1 |
2019 |
75,0 |
25,0 |
2020 |
73,3 |
26,7 |
2021 |
70,4 |
29,6 |
2022 |
74,7 |
25,3 |
Batez beste |
71,5 |
28,5 |
Euskal liburugintza nobedadeetan oinarritzen da batez ere. Horien arabera hazten edo murrizten da. Horixe da gure joera, urtez urte, hamarkadaz hamarkada. 2022an ere lehen edizioak ekoizpen osoaren hiru laurden inguru hartu du: %74,7 (2021ean baino 4,3 puntu gehiago, hain zuzen ere).
Berrargitalpena beste laurdena betetzera baino ez da iristen, taulako azken aldiko urteek erakusten digutenez: 2022an ere %25,3ra baino ez da iritsi. Leku apala hartzen du edizioan, apalegia, gure ustez. Seinale ona litzateke haziko balitz, liburugintza merkatu berrietara hedatzen dela esan nahiko bailuke. Beti pentsatu izan dugu berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela; izan ere, berrargitalpenaren ahulezia euskal liburugintzaren izaera diglosikoaren sintometako bat dela uste dugu.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
2000. urtea erreferentziatzat hartuta, aurtengo nobedadeen produkzio maila 62,9 puntu gorago dago: 2021eko jaitsieraren ondoren, duela bi urteko neurria berreskuratu du; hori bai, 2015ean lortutako gailurretik behera, jakina. Izan ere, azken hamarkadan bi urtek markatu dute diferentzia: negatiboa batek (2013, 10,2 puntu bakarrik gora), positiboa besteak (2015, 84,8 puntu gora).
Nobedadeen eboluzioaren indizea
2021ean nobedadeen kopuru absolutuak behera egin bazuen, oraingoan iazko galera berreskuratu du, 16,5 puntu igoz. Urteko gorakada orokorraren neurrian doala esan genezake.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,3 |
26,7 |
2001 |
73,1 |
26,9 |
2002 |
66,4 |
33,6 |
2003 |
67,1 |
32,9 |
2004 |
71,5 |
28,5 |
2005 |
70,5 |
29,5 |
2006 |
67,0 |
33,0 |
2007 |
65,2 |
34,8 |
2008 |
61,2 |
38,8 |
2009 |
70,6 |
29,4 |
2010 |
66,3 |
33,7 |
2011 |
68,1 |
31,9 |
2012 |
65,6 |
34,4 |
2013 |
61,7 |
38,3 |
2014 |
68,5 |
31,5 |
2015 |
68,4 |
31,6 |
2016 |
63,2 |
36,8 |
2017 |
64,4 |
35,6 |
2018 |
60,7 |
39,3 |
2019 |
66,5 |
33,5 |
2020 |
68,9 |
31,1 |
2021 |
62,4 |
37,6 |
2022 |
68,7 |
31,3 |
Batez beste |
66,9 |
33,1 |
2022ko jatorrizko liburuaren neurria %70 ingurura itzuli da, azken hogei urteetako batezbestekotik gora, alegia. 2021eko jaitsiera nabarmenaren ondoren, aurten ere berriro gora egin du, beraz, bi hereneko mugatik gora. Itzulpenaren goranzko joera horrek atzera egin du, horrenbestez.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lerro hautsia da guztiz jatorrizko liburuaren eboluzioarena, oraintxe gora, oraintxe behera. 2018ko beherakada nabarmenaren ondoren, 2019an eta 2020an gora egin zuen; eta 2021eko jaitsiera indartsuari neurri bereko igoerak erantzun dio 2022an. Duela bi urteko neurrian gaude berriro ere, horrenbestez. Mende honetako 2015eko gailurretik urrun, dena den.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Iazko jaitsiera bortitzak (%26,6) ifrentzua aurkitu du 2022an, %34,8ko igoera are indartsuagoarekin. Dena dela, lehen aipatutako joera hautsia suma daiteke azken hamarkadako eboluzioaren indizean ere.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
2022an nobedadeen kopuru orokorra %16,5 hazi den arren, jatorrizkoaren igoerak jan du hazkuntza hori osorik; are gehiago, itzulitako liburuak gora beharrean behera egin du, 690etik 633ra. Iazko gorakada, horrenbestez, bere horretan geratu da, kopuru absolutuan 2020ko neurria bertsuan baikaude. Mende hasierako kopurua bikoiztetik gora dabil, hala eta guztiz ere.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
2021etik %8,3 jaitsi da itzulitako liburua. Jakina, nobedadeen kopurua igo egin dela aintzat hartuta, erraz uler daiteke itzulitakoen pisu galera orokorra.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Txanponaren beste aldea da berrargitalpenena, nobedadeen atzeko aldea. Eta halaxe izan da aurten ere: nobedadea goitik eta berrargitalpena behetik. 2021ean baino 39 berrargitalpen gutxiago egon dira (680tik 641era jaitsi da kopurua); alegia, %5,7ko jaitsieraz ari gara. Eta kopuru absolutuan bi urtez jarraian amildu denez, 2000ko mailaren ia parera jaistea lortu du. Liburu mota hau iratzarri ezinik dabil.
Berrargitalpenaren garrantziaren urteroko aldarria, datu horien aurrean, berrindartu besterik ezin da egin. Euskal liburuaren eta euskal literaturaren osasuna eta arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien gehitze soilaren arabera, berrargitalpenak ireki ditzakeen merkatu eta irakurle nitxo berriak aintzat hartu gabe.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Azken hamarkadan sei urtetan egin du behera berrargitalpenak, 5,7 puntu aurten; azken buruan, duela hamar urte baino beherago dago, bai kopuru absolutuan, bai nobedadeekiko proportzioan.
Berrargitalpenaren mailaketa
Beraz, lehen argitaraldiak 1.888 titulu bildu ditu (%74,7), eta berrargitalpenak %24,3 izan dira, 641 titulu. Orain landuko dugun mailaketak errealitate interesgarria jartzen digu begien aurrean: hau da, 641 titulu horiek nola banatzen diren argitaraldi maila bakoitzean. Berrargitalpen gehienak, jakina, lehenengotik bigarrenera izaten dira, 197 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 112; iazko antzeko kopurua, bidez batez: lau titulu gutxiago besterik ez. Aurtengo gailurra azken urteetako bera da: Jon Arretxeren Ostegunak, 2022an, 52. edizio mailara iritsi da.
Bigarren argitaraldia……………………………197
Hirugarren argitaraldia…………………………111
Laugarren argitaraldia……………………………51
Bosgarren argitaraldia……………………………42
Seigarren argitaraldia…………………………..39
Zazpigarren argitaraldia………………………….23
Zortzigarren argitaraldia………………………….25
Bederatzigarren argitaraldia…………………….41
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….112
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. edizioa
Amona bizikletan | Ormazabal, Joxan |
Euskara eta Literatura 2. DBH | Edebé Taldea |
Itsasoa etxe barruan | Cano, Harkaitz |
Komunista.com | Irigoien, Joan Mari |
Luixon | Gomez, Alfredo |
Miss Txatarra | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Printze Txikia [Azal biguna] | Saint-Exupéry, Antoine de |
San Ferminetan, Lesakan | Andueza, John |
Txabola terapeutikoa | Aristi, Pako |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 5. Izei txikia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 6. Ehunzango kaskarina | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 7. Bi indiar txiki inauterietan | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 8. Txantxangorri mokofina | Zugazagasti, Arantza |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 9. Bremengo musikariak | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 10. Azenario erraldoia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 11. Ttanttoren opor sekretuak | Zugazagasti, Arantza |
Urtziren diarioa | Kazabon, Antton |
Zurekin batera. Euskara 1. Lehen Hezkuntza (País Vasco, Navarra) (+ CD-ROM) | Piko, Biotza |
11. edizioa
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
Abereen etxaldea | Orwell, George |
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Historia 2. Batxilergoa (País Vasco) (+ CD-ROM) | Garcia de Cortazar, Fernando eta beste |
Kensukeren mundua | Morpurgo, Michael |
Korapiloak | Osoro, Jasone |
Miss Txatarra | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Oporretako koadernoa 4 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
Piztiaren begiak | Ladron Arana, Alberto |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 1. Arroxali | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 2. Hiru txerrikumeak | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 3. Txanogorritxo | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 4. Ametsak airean | Zugazagasti, Arantza eta beste |
12. edizioa
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
Fisika eta Kimika 3. DBH | Edebé Taldea |
Garmendia eta zaldun beltza | Uribe, Kirmen |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Manila konexioa | Arretxe, Jon |
Musika 2. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Edebé Taldea |
Oporretako koadernoa 1 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 2 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 3 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
Oroimenaren azala | Sierra i Fabra, Jordi |
13. edizioa
Afrikako semea | Arana, Aitor |
Akapela. Chants basques | Uhaina Elkartea |
Bat, bi, Manchester | Jimenez, Irati |
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Heriotza zuriz jantzita | Mintegi, Migel Angel |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
Leonardoren hegoak | Morillo, Fernando |
Mendaroko txokolatea | Irasizabal, Iñaki |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
Zu bezain ahul | Jaio, Karmele |
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Han goitik itsasoa ikusten da | Gabiria, Julen |
Inesaren balada | Etxeberria, Hasier |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
14. edizioa
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
Ingelesen hilerria | Mendiola, Jose Maria |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Kandinskyren tradizioa | Saizarbitoria, Ramon |
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Xake Mate | Ladron Arana, Alberto |
15. edizioa
Bakarka 1 | Barrena, Saionara eta beste |
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
16. edizioa
Alaba | Garate, Gotzon |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Ispiluen gainean lotan | Sierra i Fabra, Jordi |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Matematika 5. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 9 (Txanela) | Goñi, Jesus Mari |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika airean | Jaio, Karmelo |
Palestina, zure mina | Bilbao, Begoña |
Psikologia 1/2. Batxilergoa | Akarregi, Pedro eta beste |
17. edizioa
Bost ahizpa | Arana, Aitor |
Egun denak ez dira berdin | Etxeberria, Xabier |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
18. edizioa
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 8 (Txanela) | Goñi, Jesus Mari |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
19. edizioa
Hamabost zauri | Jaio, Karmele |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 7 (Txanela) | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) | Oiarbide, Josi eta beste |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
20. edizioa
A zer gaupasa! | Mintegi, Miguel Angel |
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Lehen Hezkuntza. Baga Biga (Txanela) | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 5 (Txanela) | Goñi, Jesus Mari |
21. edizioa
Elhuyar hiztegi txikia. Euskara-gaztelania / Castellano-vasco | Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
22. edizioa
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
25. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
26. edizioa
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
Narrazioak | Sarrionandia, Joseba |
27. edizioa
Irakasle alu bat | Mendiguren Elizegi, Xabier |
29. edizioa
Behi euskaldun baten memoriak | Atxaga, Bernardo |
30. edizioa
Ezekiel | Osoro, Jasone |
31. edizioa
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
32. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
52. edizioa
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….18 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..13
Hamabigarren argitaraldia ………………10
Hamahirugarren argitaraldia …………….12
Hamalaugarren argitaraldia ……………..7
Hamabosgarren argitaraldia ……………..3
Hamaseigarren argitaraldia………………9
Hamazazpigarren argitaraldia ……………5
Hemezortzigarren argitaraldia ……………4
Hemeretzigarren argitaraldia……………6
Hogeigarren argitaraldia……………7
Hogeita batgarren argitaraldia……………6
Hogeita bigarren argitaraldia………….2
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..2
Hogeita seigarren argitaraldia…………..2
Hogeita zazpigarren argitaraldia…………..1
Hogeita bederatzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamargarren argitaraldia………1
Hogeita hamaikagarren argitaraldia………1
Hogeita hamabigarren argitaraldia………1
Berrogeita hamabigarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
31 ipuin | Txekhov, Anton |
72 ordu | Iribar, Kepa |
Azken etxea | Urretabizkaia, Arantxa |
Biologia eta Geologia 1. DBH | Clemente, Silvia eta beste |
Biologia eta Geologia 3. DBH | Clemente, Silvia eta beste |
Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak 1. Batxilergoa | Clemente, Silvia eta beste |
Cube Arts 1 | Usui, Tomomi |
Erronka 2-4. Lehen Hezkuntza. [4. Trebea naiz…] | Askoren artean |
Erronka 2-5. Lehen Hezkuntza [5. Argia eta koloreak] | Askoren artean |
Erronka 2-6. Lehen Hezkuntza [6. Jo musika, jo!] | Askoren artean |
Euskara 1. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 1. Lehen Hezkuntza. Koadernoa 1 | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 2. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 3. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa 1 | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 5. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara eta Literatura 1. DBH | Fontecilla, Gontzal eta beste |
Euskara eta Literatura 3. DBH | Anaya Taldea |
Euskara istorio, misterio, pats! | Askoren artean |
Ez erran inori | Txoperena, Maddi Ane |
Faxismoaren aurka borrokan. Nola aurre egin eta nola irabazi | Zetkin, Clara |
Geografia eta Historia 1. DBH | Bustos, Antonio eta beste |
Inguruaren Ezaguera 1. Lehen Hezkuntza | Bustos, Antonio eta beste |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza | Bustos, Antonio eta beste |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza | Bustos, Antonio eta beste |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza [Aldizkaria] | Aguilar, Mª del Carmen eta beste |
Inguruaren Ezaguera 3. Lehen Hezkuntza | Benítez, José Kelliam eta beste |
Inguruaren Ezaguera 5. Lehen Hezkuntza | Benítez, José Kelliam eta beste |
Itsasargiko misterioa | Gallastegi, Lur |
Koaderno handia | Kristof, Agota |
Matematika 1. DBH | Colera, Jose eta beste |
Matematika 3. DBH | Colera, Jose eta beste |
Matematika Gizarte Zientzietara aplikatuta I. 1. Batxilergoa | Colera, Jose eta beste |
Matematika I. 1. Batxilergoa | Colera, Jose eta beste |
Munduari bira eman zion ontzia [Rustika] | Sarrionandia, Joseba |
Nafarroan eskalada egiteko gida | Velazquez, Carlos |
Natasha | Almandoz de la Cruz, Koldo |
Nire minaren etxean | Antsorregi, Iñigo |
1/2/3 edizioak
Gaueko eztabaidak | Arrieta, Agustin |
M. Ama*, eme*, ume* | Fernandez, Estitxu eta beste |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza [Material manipulagarria barne] | Carvajal, Ana Isabel eta beste |
Ni ez naiz Mikel Laboa | Iturriaga, Unai eta beste |
1/2/3/4 edizioak
Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko euskal estrategia 2022/25. Apurtutako jostailu gehiago ez / Estrategia vasca contra la violencia hacia la infancia y la adolescencia. No más juguetes rotos | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila (EJ) |
2/3 edizioak
Frankenstein | Shelley, Mary |
Karena | Agirre, Alaine |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza [Material manipulagarria barne] | Carvajal, Ana Isabel eta beste |
Munduari itzulia 80 egunean | Verne, Julio |
2/3/4 edizioak
Faith | Garro, Lander |
3/4 edizioak
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama | Agirre, Alaine |
Freeport | Odriozola, Ander |
Hormak | Iguaran, Oihana |
Irakurtzen ikasi 1. Lehen Hezkuntza | Etxebarria, Aintzane eta beste |
Libe | Agirre, Alaine |
5/6 edizioak
Maren | Agirre, Alaine |
7/8 edizioak
Ero | Martin, Jon |
8/9 edizioak
Ez naiz ni | Jaio, Karmele |
10/11 edizioak
Miss Txatarra | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Titulu errepikatuak
2 edizio
31 ipuin | 1/2 |
72 ordu | 1/2 |
Azken etxea | 1/2 |
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama | 3/4 |
Biologia eta Geologia 1. DBH | 1/2 |
Biologia eta Geologia 3. DBH | 1/2 |
Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak 1. Batxilergoa | 1/2 |
Cube Arts 1 | 1/2 |
Ero | 7/8 |
Erronka 2-4. Lehen Hezkuntza. [4. Trebea naiz…] | 1/2 |
Erronka 2-5. Lehen Hezkuntza [5. Argia eta koloreak] | 1/2 |
Erronka 2-6. Lehen Hezkuntza [6. Jo musika, jo!] | 1/2 |
Euskara 1. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Euskara 1. Lehen Hezkuntza. Koadernoa 1 | 1/2 |
Euskara 2. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Euskara 3. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Euskara 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa 1 | 1/2 |
Euskara 5. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Euskara eta Literatura 1. DBH | 1/2 |
Euskara eta Literatura 3. DBH | 1/2 |
Euskara istorio, misterio, pats! | 1/2 |
Ez erran inori | 1/2 |
Ez naiz ni | 8/9 |
Faxismoaren aurka borrokan. Nola aurre egin eta nola irabazi | 1/2 |
Frankenstein | 2/3 |
Freeport | 3/4 |
Geografia eta Historia 1. DBH | 1/2 |
Hormak | 3/4 |
Inguruaren Ezaguera 1. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Inguruaren Ezaguera 2. Lehen Hezkuntza [Aldizkaria] | 1/2 |
Inguruaren Ezaguera 3. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Inguruaren Ezaguera 5. Lehen Hezkuntza | 1/2 |
Irakurtzen ikasi 1. Lehen Hezkuntza | 3/4 |
Itsasargiko misterioa | 1/2 |
Karena | 2/3 |
Koaderno handia | 1/2 |
Libe | 3/4 |
Maren | 5/6 |
Matematika 1. DBH | 1/2 |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza [Material manipulagarria barne] | 2/3 |
Matematika 3. DBH | 1/2 |
Matematika Gizarte Zientzietara aplikatuta I. 1. Batxilergoa | 1/2 |
Matematika I. 1. Batxilergoa | 1/2 |
Miss Txatarra | 10/11 |
Munduari bira eman zion ontzia [Rustika] | 1/2 |
Munduari itzulia 80 egunean | 2/3 |
Nafarroan eskalada egiteko gida | 1/2 |
Natasha | 1/2 |
Nire minaren etxean | 1/2 |
3 edizio
Faith | 2/3/4 |
Gaueko eztabaidak | 1/2/3 |
M. Ama*, eme*, ume* | 1/2/3 |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza [Material manipulagarria barne] | 1/2/3 |
Ni ez naiz Mikel Laboa | 1/2/3 |
4 edizio
Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko euskal estrategia 2022/25. Apurtutako jostailu gehiago ez / Estrategia vasca contra la violencia hacia la infancia y la adolescencia. No más juguetes rotos | 1/2/3/4 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jardunaren emaitza aztertu ondoren, ekoizpen tematikoan edo edizioaren muinean gaude. Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen da, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan.
Urteroko ekoizpena, beraz, gaika sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Horrenbestez, argitaratutako tituluak zortzi gai sailetan banatzen ditugu urtero:
- Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak.
- Haur eta gazteentzako liburuak.
- Giza eta gizarte zientzietako liburuak.
- Helduen literatura.
- Zientzia eta teknika alorreko liburuak.
- Aisiako liburuak.
- Erlijio liburuak.
- Orotarikoak.
Zortzi arlo horietatik, lehenengo seiak bakarrik aztertu ohi ditugu, urterik urte ekoizpen osoaren %99 inguru biltzen baitute. Halaxe izan da 2022an ere (%99,3).
Aurtengo aldaketa aipagarrien artean, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak ia beti gorde ohi duen lehen lekua berreskuratu du ekoizpen orokorrean (895, %35,4), haur eta gazteentzako liburuaren aurretik (718, %28,4). Ikusten denez, nabarmena da haur eta gazteei zuzendutako liburuaren produkzioa, bi liburu multzo horien artean ekoizpen osoaren bi heren inguru (%63,8) hartu baitute; azken buruan, bai irakaskuntzako liburuak eta bai haur eta gazteentzakoak publiko bera du jomuga.
Bi multzo horiek alde batera utzita, gainerakoen itzala asko arintzen da, gehiegi: hurrengoak helduen literatura (350, %13,8) eta giza eta gizarte zientzietako liburua (318, %12,6) dira. Atzerago datoz aisia liburua (148, %5,9) eta zientzia eta teknikakoa (81, %3,2).
Sei liburu sail horiek banan-banan arakatuko ditugu; baina, lehenik, ikuspegi globala emanez hasiko gara. Helburu hori dute hurrengo bi grafikoek eta laukiak; bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolutuetan eta erlatiboetan. Laukian beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko nola gauden, zerk egin duen gora eta zerk behera adierazteko asmotan.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2022/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
895 |
35,4 |
+45,8 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
718 |
28,4 |
+89,9 |
Helduen literatura |
350 |
13,8 |
+19,5 |
Giza/Gizarte zientziak |
318 |
12,6 |
+7,4 |
Aisia |
148 |
5,9 |
+214,9 |
Zientzia/Teknika |
81 |
3,2 |
–18,2 |
Besterik |
19 |
0,7 |
–47,2 |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean, informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzaren batez besteko orrialde kopuruan.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 895 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
669 |
850 |
1.108 |
591 |
895 |
Ekoizpenaren % |
30,3 |
36,3 |
42,6 |
25,7 |
35,3 |
Urtetik urtera %Δ |
–16,6 |
27,1 |
30,4 |
–46,7 |
51,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
35,3 |
21,6 |
25,3 |
39,5 |
15,4 |
Berrargitalpenen % |
39,5 |
30,9 |
27,5 |
48,6 |
31,6 |
Orrialde kopurua |
61.385 |
79.208 |
77.841 |
66.350 |
91.850 |
Orrialde kopurua liburuko |
91,8 |
93,2 |
70,3 |
112,3 |
102,6 |
2021ean sailkapen orokorrean galdutako lehen lekua berreskuratu du liburu mota honek, 404 titulu gehiago argitaratuta. Ongi irakurri duzue, 404 titulu… aurreko urtean baino %51,4 gehiago! Kontua da iazkoan beherakada izugarria izan zuela, 2020tik %46,7 jaitsi baitzen. Eta, gainera, ongi identifikatu ahal izan genuen zergatia: beherakada hori kanpoko argitaletxe komertzial nagusiei atxiki zekiekeen bete-betean; izan ere, lau argitaletxe nagusiek –Anaya-Haritza, Edebé-Giltza, Edelvives-Ibaizabal eta Santillana-Zubiak– 2020an baino 514 liburu gutxiago argitaratu zituzten 2021ean. Urak neurri batean bere ohiko bidera itzuli direla esan genezake, beraz, nahiz eta 2022ko kopurua 2020koaren azpitik dabilen oraindik.
Bietan irabazi ditu tituluak, gainera: analogikoan 59, eta batez ere digitalean, 145. Bakoitzaren indarra honela banatzen da: 621 titulu analogiko (%69,4) eta 274 digital (%30,6). Digitalak, ikus daitekeenez, indar handia du hezkuntza eta irakaskuntzako liburuan.
Itzulpenaren pisua, bestalde, ikaragarri jaitsi da sail honetan, %39,5etik %15,4raino. Egia esan, ez zaigu guztiz fidagarria iruditzen, konbentziturik baikaude egiazko itzulpena askoz ere altuagoa dela testuliburuaren esparruan; izan ere, argitaletxe batzuetan ahalegin handia egiten da itzuli edo berregokitu egin den liburua nobedadea balitz bezala aurkezten.
Liburu mota honen berrargitalpen maila %31,6ra iritsi da; aipatutako iazko salbuespena gorabehera, azken urteetan herenaren inguruan egonkortu dela dirudi.
Irakaskuntzaren eboluzio lerroa
Eboluzioaren lerroak 2019 eta 2020ko datuen testuingurura itzuli gaitu, iazko beherakada gogorra gaindituta.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Hamarkada honetan bost aldiz egin du gora hezkuntza eta irakaskuntza liburuak, eta bost aldiz behera.
Aipatu dugunez, 2021ekoarekiko igoera esanguratsua erakusten du, ia 2015ekoaren neurrikoa: %51,4. Iazko beherakada bortitzak igotzeko aukera hori iradokitzen zuen, eta halaxe gertatu da. Liburu mota honek liburugintzaren ekosisteman duen lekua eta pisua ezagututa, azken hamarkadetan sistema osoak izan duen oreka motari eusteko joera adierazten du.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza….9,3
Eskolaurrea. Haur eskola………………………………………………………….4,0
Lehen Hezkuntza…………………………………………………………………….47,2
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza…………………………………………….36,0
Besterik………………………………………………………………………………….3,5
%100
Barne sailkapenean, argi ikusten da aurten ere LH eta DBHko testuliburuak direla, beti bezala, sail hornituenak, eta hurrenkera horretan gainera. Bien artean %80tik gora batu dute, 2019tik aurrera gertatu den bezala.
Hurrengo taulan, bi horien balioak sei urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2017 |
27,9 |
39,4 |
2018 |
44,2 |
28,6 |
2019 |
71,8 |
14,5 |
2020 |
51,6 |
30,8 |
2021 |
49,4 |
31,3 |
2022 |
47,2 |
36,0 |
Ikuspegi diakroniko horretatik, azken bi urteetan LHko liburuak beheranzko joerari heldu diola dirudi, eta DBHkoa, berriz, goraka ari dela. Hezkuntza sistemaren egitura eta joera propioekin lotura izan dezake horrek guztiak: DBHn euskarazko ereduak gero eta hedatuago egotearen ondorio izan daiteke, esate baterako. Baina eskola materialen egutegi propioa eta politika editorialak gurutzatzen diren esparru batean gaudenez, ez da erraza irakurlegoaren profilaren edo hezkuntza politikaren alorreko azalpen garbiak topatzea. Arreta handiz ikusi beharko dugu, dena dela, aurrerantzean joera horiek egonkortzen edo indartzen diren.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 718 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Haur/Gazte |
741 |
621 |
662 |
756 |
718 |
Ekoizpenaren % |
33,6 |
26,5 |
25,4 |
32,9 |
28,4 |
Urtetik urtera %Δ |
5,4 |
–16,2 |
6,6 |
14,2 |
–5,0 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
69,8 |
65,9 |
61,8 |
63,6 |
58,6 |
Berrargitalpenen % |
36,2 |
35,3 |
39,4 |
32,4 |
30,1 |
Orrialde kopurua |
49.370 |
45.309 |
44.715 |
45.118 |
44.143 |
Orrialde kopurua liburuko |
66,6 |
73,0 |
67,5 |
59,7 |
61,5 |
Haur eta gazteentzako liburua ohikoagoa zaion bigarren lekura itzuli da. Itzulera hori hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren gorakadak eragin duela baiezta daiteke, haur eta gazteenak ez baitu neurriz kanpoko beherakadarik jasan kopuru absolutuan: 2021ean baino 38 titulu gutxiago bakarrik izan ditu (ekoizpen osoarekiko ehunekoa 32,9tik 28,4ra jaitsi da).
Aurreko urteetan bezala, sail honetako ia liburu guztiak analogikoan argitaratu dira (685 titulu, %95,4), eta 33 bakarrik digitalean (%4,6).
Liburu mota honetan, itzulpenaren pisua beti izan da oso handia. 2022an ere halaxe da, %58,6; hala ere, aurreko urteetan baino maila apalagoa izan du.
Berrargitalpenak ere garrantzi handia du (%30,1), baina horretan ere beherago ibili da aurreko urteetan baino. Liburu mota honen izaera eta helmuga kontuan izanda, desiragarria izango litzateke aurrerantzean berriro goranzko joerari heltzea.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du liburu mota honek 2000. urteko posizioa bikoiztetik oso gertu geratu dela. Mende osoko hirugarren kopuru altuena lortu du, iazko gailurretik nahikoa gertu.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak 2021eko kopuruarekiko bost puntuko beherakada islatzen du. Bi urtez goraka egin ondoren, ez dirudi jaitsiera hori kezkatzeko modukoa denik; esan bezala, 2000tik honako hirugarren urte emankorrena izan da aurtengoa haur eta gazteentzako liburuarentzat. Hurrengo urteko emaitzak argiago esango digu joerak norantz egiten duen.
Helduen literatura: 350 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Helduen literatura |
317 |
316 |
304 |
335 |
350 |
Ekoizpenaren % |
14,4 |
13,5 |
11,7 |
14,6 |
13,8 |
Urtetik urtera %Δ |
10,8 |
–0,3 |
–3,8 |
10,2 |
4,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
26,3 |
31,0 |
20,8 |
23,8 |
27,1 |
Berrargitalpenen % |
24,3 |
22,5 |
30,3 |
31,0 |
26,3 |
Orrialde kopurua |
51.968 |
39.815 |
48.105 |
54.663 |
55.433 |
Orrialde kopurua liburuko |
163,9 |
126,0 |
158,2 |
163,2 |
158,4 |
Helduen literaturak, kopuru absolutuan, igoera esanguratsua izan du bigarren urtez jarraian: 2022an 15 titulu gehiago izan ditu iaz baino. Baina, hala ere, ekoizpen osoarekiko ehunekoan ia puntu bat galdu du. Ez da sumatzen, beraz, nabarmentzeko moduko aldaketarik. Hori bai, datu horiekin hirugarren tokia kendu dio giza eta gizarte zientzietako liburuari.
Multzo honetan, 299 titulu argitaratu dira analogikoan (%85,4), 2021ean baino 19 gehiago; digitalean, aldiz, 51 soilik kaleratu dira (%14,6). 2021eko proportzioak errepikatu dira, gutxi gorabehera.
Nobedadeen artean, itzulitakoak diren literatur liburuak %27,1era igo dira (70 titulu, iaz baino 15 gehiago), baina kopurua herenera hurbildu izan den urteetatik behera oraindik ere.
Berrargitalpenaren neurria apaldu egin da berriro, iazko kopuruekin alderatuta: laurdena pasatxo, %26,3 (92 titulu). Ez da, gure ustez, albisterik onena, berrargitalpenak gehitzea beti iruditu izan baitzaigu ekoizpen eta kontsumo osasuntsuagoaren adierazle.
Literaturaren eboluzio-lerroa
2022koa, kopuru absolutuan, mende honetako bigarren marka onena dela erakusten du grafikoak, iazko kopuruaren gainetik eta 2009ko gailurraren azpitik. Jauzi ikaragarririk egon ez bada ere, bada zerbait.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak 4,5 puntuko igoera islatzen du 2021eko kopuruarekiko. Bigarren urtez goraka egin du ekoizpenak, aurreko bi urteetan behera egin ondoren. Aldaketak txikiak direnez, ez da joera argirik sumatzen. Hurrengo urteetako datuen zain egon beharko dugu ezer garbiagorik ikusteko.
Generoka
Antzerkia ………………………………………………2,6
Herri literatura. Bertsoa …………………………..0,3
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………21,1
Besterik …………………………………………………4,0
%100
Aurten ere berriro egoera bera errepikatu eta azpimarratu behar da, narratibaren nagusitasuna: %54,3, gainerako generoak urruti utziz. Olerkiak, bere aldetik, bi puntuko igoera izan du 2021etik.
Giza eta gizarte zientziak: 318 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Giza/Gizarte |
298 |
348 |
337 |
349 |
318 |
Ekoizpenaren % |
13,5 |
14,9 |
12,9 |
15,2 |
12,6 |
Urtetik urtera %Δ |
–10,0 |
16,8 |
–3,2 |
3,6 |
–8,9 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
33,1 |
30,6 |
25,3 |
32,0 |
30,8 |
Berrargitalpenen % |
7,7 |
6,0 |
6,2 |
7,7 |
8,2 |
Orrialde kopurua |
52.749 |
61.033 |
52.219 |
63.676 |
53.060 |
Orrialde kopurua liburuko |
177,0 |
175,4 |
155,0 |
182,5 |
166,9 |
Giza eta gizarte zientzietako liburua laugarren tokira erori da ohikoa zaion hirugarrenetik, helduen literaturaren atzetik geratu baita. Taulak garbi uzten du liburu mota honek aurten izan duen jaitsiera: 31 titulu gutxiago, eta 2,6 puntu behera ekoizpen orokorrean (azken hamarkadako bigarren proportzio baxuena). Azken hiru urteetako kopuruetatik behera egin du.
Analogikoaren zein digitalaren arteko proportzioak iazko bera errepikatu du bete-betean 2022an ere: zehatz-mehatz, liburu analogikoak %86,2 hartu du (274 titulu), eta digitalak %13,8 (44).
Itzulpenen datuak ere antzera geratu dira, 90 titulurekin (%30,8) gora egin dute; berrargitalpenek, pittin bat gora egin duten arren, betiko neurri eskasean egoten jarraitzen dute, zoritxarrez. Liburu honek sustrai ahulak dituen seinale, betiere.
Betidanik nabarmendu izan dugu liburu honen joera egonkorra. Egonkorra, zentzurik txarrenean, kultura osasuntsu batek beharko lukeen maila eta kopuruetatik oso behera baitabil, multzo honek biltzen dituen gaiak zein eta zenbat diren aintzat hartzen badugu: filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia, politika, ekonomia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Gure porrotaren sintoma edo isletako bat dela esan genezake: euskal liburuaren gure kontsumoa guztiz diglosikoa da, desorekatua, sakontasun eskasekoa, alor batzuetara mugatua.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2008an lortutako gailurretik beheranzko joeran, azken urteotan antzeko kopuru absolutuetan mugitu da liburu mota hau, kultur ekosistema osasuntsuago batek eskatuko lituzkeenetatik oso urrun, gure ustez. 2022an hamar puntu behera egin du, 2000ko hasierako erreferentziako neurrira hurbilduz.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Ekoizpen orokorrak gora egin duen arren, hala eta guztiz ere, giza eta gizarte zientzietako liburuak ezin izan dio 2021eko kopuruari berari ere eutsi. Xume zebilen, are xumeago orain… Ez dago ezer gehiago esan beharrik.
Barne sailkapena
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………15,1
Etnologia. Etnografia…………………………………..4,4
Artea. Hirigintza……………………………………..20,8
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………14,5
Geografia. Historia…………………………………17,6
%100
Liburu mota honek bere baitan biltzen duen gaitegi zabala erakusten du zerrenda horrek. Eta hori guztia elikatzeko, 318 titulu besterik ez. Horra gure kulturaren eta liburugintzaren argazkia.
Gainerakoak
Aisia liburuak: 148 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Aisia |
98 |
95 |
101 |
126 |
148 |
Ekoizpenaren % |
4,4 |
4,1 |
3,9 |
5,5 |
5,9 |
Urtetik urtera %Δ |
3,2 |
–3,1 |
6,3 |
24,8 |
17,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
45,7 |
46,1 |
58,4 |
58,3 |
58,5 |
Berrargitalpenen % |
6,1 |
6,3 |
11,9 |
8,7 |
12,2 |
Orrialde kopurua |
13.048 |
10.726 |
10.620 |
12.673 |
15.162 |
Orrialde kopurua liburuko |
133,1 |
112,9 |
105,1 |
100,6 |
102,4 |
Musika …………………………………………………….8,1
Argazkia ………………………………………………….4,7
Jolasa. Jokoa. Kirola. ………………………….11,5
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….9,5
Kiosko literatura …………………………………..66,2
%100
Aisia liburuaren eboluzio lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du mende hasieratik hona izandako bilakaera: beste edozein liburu motak izandakoa baino askoz ere handiagoa izan da aisia liburuaren igoera, 2000ko ekoizpenaren kopuru absolutua hirukoiztera iristeraino. Eta igoera horren erdia azken hiru urteetan bakarrik gertatu denez, itxaropentsu izateko aukeraren bat sortu zaigu, behingoagatik!
Zientzia eta teknika: 109 titulu
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
Zientzia/Teknika |
63 |
86 |
69 |
110 |
81 |
Ekoizpenaren % |
2,9 |
3,7 |
2,7 |
4,8 |
3,2 |
Urtetik urtera %Δ |
–53,3 |
36,5 |
–19,8 |
59,4 |
–26,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
15,0 |
18,1 |
11,8 |
13,2 |
10,5 |
Berrargitalpenen % |
4,8 |
3,5 |
1,4 |
3,6 |
6,2 |
Orrialde kopurua |
7.551 |
9.602 |
6.983 |
10.513 |
6.722 |
Orrialde kopurua liburuko |
119,9 |
111,7 |
101,2 |
95,6 |
83,0 |
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………29,6
Medikuntza ………………………………………………..50,6
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………6,2
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….13,6
%100
Zientzia eta teknika alorreko liburuak 2021ean aurreko urteetako galerak berreskuratzea lortu bazuen, aurten berriro kolpea jaso du: duela hamar urteko kopuruetara hondoratu da (2013an 79 titulu izan ziren, 2022an baino bi gutxiago). Mende osoari begiratuta, kopuru absolutua hiru urtetan bakarrik egon da aurtengoaren azpitik. Errepika dezagun behin baino gehiagotan esandakoa: euskal liburugintzaren eta euskalgintzaren beraren ahuleziaren adibide bat gehiago dugu begien aurrean.
Zientzia eta teknikaren eboluzio lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du mende honetako lehen hamarkada ia osoan datu hobeak egon zirela bigarren hamarkadako urteetan baino, eta azken bost urteak bereziki txarrak izan direla liburu mota honentzako. Maila eskasari eutsi ezinda, zientzia eta teknikako liburua areago eta areago hondoratzen ari dela dirudi.
2022ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 838 | 33,1 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 22 | 0,9 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 816 | 32,2 |
1. FILOSOFIA | 12 | 0,5 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 12 | 0,5 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 6 | 0,2 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 6 | 0,2 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 1.033 | 40,8 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 138 | 5,4 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 895 | 35,4 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 20 | 0,8 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 20 | 0,8 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 57 | 2,3 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 57 | 2,3 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 116 | 4,6 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 85 | 3,4 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 31 | 1,2 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 391 | 15,5 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 41 | 1,6 |
Literatura. Literatur generoak | 350 | 13,9 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 56 | 2,2 |
Biografiak | 10 | 0,4 |
Historia.Geografia | 46 | 1,8 |
GUZTIRA | 2.529 | 100,0 |