Liburugintza
2016ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2015
Joan Mari Torrealdai
Iturri estatistikoak
40 urte eta gero, azterketa mota hau aldatu egin beharko dut. Ez aurten, datorren urtean baizik. Kontua hau da: azken aldian informazioa biltzeko modua aldatu egin da.
Batetik, 2012an ISBN pribatizatu egin zen; ISBN agentziak Federación de Gremios de Editores de España delakoari eman zion gestioa. Horrela, 2014ko azarotik aurrera ISBN espainiar agentziak berrinprimaketak jasotzeari utzi egin zion, hain zuzen ere ISBN ez delako aldatzen.
ULege gordailuari buruzko 23/2011 legearen ondoren argitaletxeek berrinprimaketaren berri eman beharrik ez dutelako, aurrerantzean ale kopurua ezin dugu jakin, eta, beraz, ezta batez besteko tiradarik ere. Liburuari buruzko informazio asko galtzen da erabaki horren erruz. Erruz eta kulpaz, bai, irizpide ez-kulturala izan baita hori. Bestalde, argitalpen digitalek ez dute lege gordailurik behar. Gu 2009an hasi ginen argitalpen digitala edizio kontaketan sartzen. Estatuak, aldiz, 2016an sartu zuen lehenengoz.
Legearen aldaketak ondorio ugari dakartza, baina guri gehien interesatzen zaiguna da hemendik aurrera ezin dugula jakin tituluko zenbat ale eskaintzen zaizkion irakurlegoari. Bestela esan, eskaintza kultural egiazkoa zenbateko den ezin jakin. Gure kasuan, behintzat, munta handia du horrek. Zenbat titulu argitaratu diren jakitea informazioaren zati bat da. Osatzeko, jakin behar da zenbat berrinprimaketa eta zenbateko tirada ditugun. Aurrerantzean, informazio hori betiko galdu da. Gure kasuan, esaterako, gutxienez 443 tituluren berri galtzen dugu aurten. Ez da nolanahiko informazioa. Esaterako, Ikaselkar batek zenbat titulu jarri ditu aurten kalean? 60 ala 0?
Gure ustez ez da erabaki ona, baina bada, eta kito. Gure ustez, informazio asko galtzen da, estatistikoa baino askoz inportanteagoa, kulturala; eskaintza eta kontsumo kulturala zertan den jakiteko modu gutxiago dugu aurrerantzean. Hortik aurrera, nahi diren iruzkinak eta lantuak egin daitezke.
Orain arte, nahiz eta aipatu legea indarrean egon den 2011z geroztik, berrargitalpenaren informazioa biltzen saiatu naiz. Saiatu eta lortu ere, osoki ez bada ere. Euskal argitaletxeei zor diet informazio hori. Nahiz eta, zoritxarrez, argitaratzaile guztiek ez duten kolaboratzen. Bere lana seriotan hartuko balute… Ez da ba horren astuna berrinprimaketaren informazioa ere ematea. Argitaletxeen elkarlan, kolaborazio edo konplizitaterik gabe ezin dut aurrera egin. Argitaratzaileei esker informazioaren erdia inguratzen dut. Amore eman beharrean nago. Zera esan nahi du horrek: datorren urtetik aurrera nobedadeen azterketara mugatuko dela nire lana. Zer erremedio. ISBN berria daukaten tituluak bakarrik hartuko ditut aintzat. Eta, alderaketak egin ahal izateko, bost urte atzera irizpide bera planteatu behar.
Oraintxe bertan hauek dira gure informazio iturriak:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %48,3.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %15,2.
- ISBN, ELSN eta EIPS arakatuz lortua: %26,5.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %10.
Aurtengoaren atarian
2013 urteaz geroztik, bitan banatua eman ohi dugu azterketa hau: eskuetan duzu paperezko bertsioa. Azterketaren zati mamitsuena hementxe azaltzen dugu. Baina bertsio hau osatzeko, bertsio digitalera jo behar da, webgunean aurkituko duzuna. Informazio osagarriak, zehatzagoak, luze-zabalagoak, han daude. Han dago, baita ere, katalogoa, hau da, 2016ko titulu guztien fitxa bibliografikoa, ISBN duten tituluena eta ISBN gabekoena ere bai. ISBN gabeko 417. Guztira 2.478 titulu, 2016kotzat joak.
- Urte asko da ISBNren jabe diren tituluak bakarrik jaso ohi ditudala modu sistematikoan, eta horiekin operatzen dut azterketa eta alderaketak egin ahal izateko. Baina ISBN gabeak ere jaso ohi ditut, eta katalogoan kokatzen ditut, arestian aipatu bezala. Hain zuzen ere Jakinen webgunean argitaratzen dugun katalogoan aurki ditzake irakurle interesatuak.
- Aurtengo titulu kopurua 2.061 da, horietako %78,5 bertsio analogikoan eta %21,5 digitalean.
Iaztik hona 373 titulu gutxiago argitaratu da. Gehiago galdu da digitalean (233 titulu), eta 140 titulu analogikotan.
Nobedadeak %78,5 dira, 1.618 titulu, iaz baino gehixeago. Berrargitalpenen kopuruak 61 unitate irabazi du; orain %21,5 dira berrargitalpenak. - Ekoizpen tematikoari dagokionez, zer esan?
Hezkuntzako tituluak 783 dira, %38, iaz baino bost puntu gehiago.
Bigarren lekuan dator, ohikoa edo urterokoa denez, bestalde, gazteentzako liburua, 489 titulurekin; %23,7 suposatzen du, iaz baino 5,3 puntu gutxiago.
Hirugarren tokia dagokio giza eta gizarte liburuari: 317 dira, %15,4.
Laugarrena da literatura, 268 titulu, hots, %13.
Bosgarren tokia dagokio zientzia eta teknikari buruzko liburuari: 108 titulu dira, eta %5,2 suposatzen du. - Ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen: 300en inguruan dago aspaldi. Zertan esanik ez, ekoizle ugari horien artean denetarik dago: argitaletxe eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, kanpoko zein bertokoak, izaera askotarikoak.
Ekoizleak eta ekoizpena
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Joan Mari Torrealdai |
2000 |
1.425 |
1.589 |
1.719 |
2001 |
1.326 |
1.621 |
1.650 |
2002 |
1.342 |
1.588 |
1.773 |
2003 |
1.487 |
1.576 |
2.012 |
2004 |
1.904 |
1.584 |
1.922 |
2005 |
1.793 |
2.094 |
2.116 |
2006 |
1.525 |
1.710 |
1.981 |
2007 |
1.552 |
2.009 |
2.248 |
2008 |
2.156 |
2.094 |
2.667 |
2009 |
2.040 |
2.022 |
2.424 |
2010 |
1.852 |
2.006 |
2.240 |
2011 |
1.809 |
1.942 |
2.358 |
2012 |
1.224 |
1.985 |
2.135 |
2013 |
892 |
1.812 |
1.834 |
2014 |
1.126 |
1.882 |
2.184 |
2015 |
1.222 |
1.779 |
2.434 |
2016 |
1.644 |
1.680 |
2.061 |
Ondoko laukiak begi bistan uzten du estatistika emaile nagusien emaitza hain desberdina. Gakoa informazio iturrietan dago, bateko, eta informazioa eskuratzeko metodologian, besteko. Bestela ezin esplikatu kopuru diferentzia hori. Hainbat urtetan diferentzia hori handiago izan bada ere, ez da orain ere txikia: 400 titulu, eta berriz gure alde.
Diferentziak diferentzia, ikertzailearen fidagarritasuna dago auzitan. Eta, fidagarritasunaren aurretik, baita metodologia bera ere. Niri ez dagokit epaile lanik. Bakarrik esan, Panorámica de la edición española de libros (PEEL) lege gordailuz hornitzen omen dela. Conecta-k, Euskadiko Editoreen Elkarte eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat egin ohi duen lanean, editoreei egin ohi dien kontsulta du informazio iturri.
Baina gu, aldiz, jasotzen dugun informazioaz gainera, guztiz proaktiboak gara: editoreengana jotzen dugu, eta liburutegietara, eta gainerako liburuen guneetan ere arakatu ohi dugu, arrasto bila.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
Orrialdeak guztira |
296.181 |
263.321 |
225.791 |
225.309 |
246.765 |
251.122 |
Urtetik urtera %Δ |
7,3 |
–11,1 |
–14,3 |
–0,2 |
9,5 |
1,8 |
Batez beste liburuko |
145,4 |
136,1 |
138,9 |
138,3 |
142,6 |
157,5 |
Azterketa kuantitatiboaren ildotik, orrialde kopuruen kontrolak ere garrantzia du. Titulu gutxiago izanik ere, baliteke eskaintza editorialak orrialde gehiago izatea. Aurtengo produkzioa bera lekuko: 373 titulu gutxiagorekin 5.000 orrialde gehiago ekoitzi dira.
Aurten, produkzioak eman duen gorako urratsarekin, espero zitekeen orrialde kopurua handitzea, baina horrela ez izateak badu azalpena: gora egin duena ez baita liburu analogikoa, liburu digitala baizik.
Inportantea da, baita ere, zein gai eremutan izan den jaitsiera edo igoera. Aurten, aisiakoetan, teknologikoetan, gazteentzakoetan eta gizartekoetan berdintsu mantendu da orrialde kopurua. Literaturan, aldiz, 7.000 hazi da, eta irakaskuntzakoan 5.000 orrialde jaitsi.
Zertan esanik ez da liburu analogikoari, eta berari bakarrik, dagokiola azterketa mota hori.
Argitaratzaileen jarduna
Ekoizle ugari
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
174 |
2-4 |
67 |
5-9 |
18 |
10-19 |
13 |
20-29 |
5 |
30-39 |
– |
40-49 |
1 |
50-59 |
– |
60-69 |
2 |
70-79 |
2 |
80-89 |
2 |
90-99 |
– |
100-149 |
3 |
150etik gora |
2 |
Ekoizleen azterketan sakontzeko, osagarri asko hartu behar dira kontuan, jardunaz gainera. Esaterako, izaera eta jatorria. Askotan, beti ez esatearren, ekoizpenarekin –izan kopurua, izan tematika– loturik dago argitaletxearen tipologia edo izaera.
Jada aipatua dugu ekoizle ugari direla euskal liburugintzan esku hartzen dutenak, 300 inguru. Askorentzat, gehien-gehienentzat, liburugintza aktibitate marjinala da. Esan nahi baita %60ek titulu bakarra argitaratu dutela. Eta %9 direla 10 titulura ere iristen ez direnak.
Urtean 10 titulu edo gehiago argitara emandakoak ekoizleen %10 dira. Horietako zazpi 30-100 titulu artean dabiltza, berrargitalpen eta guzti. Ehundik gora argitaratu edo berrargitaratu dute bostek.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.211 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
98 |
151 |
249 |
12,1 |
Edelvives-Ibaizabal |
191 |
6 |
197 |
9,6 |
Santillana-Zubia |
144 |
– |
144 |
7,0 |
Ikaselkar |
39 |
93 |
132 |
6,3 |
Erein |
53 |
63 |
116 |
5,6 |
Edebé-Giltza |
50 |
66 |
116 |
5,6 |
Anaya-Haritza |
83 |
3 |
86 |
4,2 |
SM-Ikasmina |
77 |
1 |
78 |
3,8 |
Ttarttalo |
48 |
13 |
61 |
3,0 |
Pamiela |
31 |
1 |
32 |
1,6 |
Guztira |
814 |
397 |
1.211 |
58,8 |
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Badira hemen agertzen direnak baino gehiago ekoitzi dutenak, hala nola EHU (86), baina ez dira komertzial eta pribatuak.
Hamar handienen indarra jaitsi egin da: 263 titulu. Garai batean, gogoan dut, batzuek uste zuten hamar lehenek, horiek edo beste batzuek, gaztaren zati bat ez baizik eta osorik jango zutela. Ez da horrela gertatu. Eta, gainera, badirudi egonkorra dela egoera.
Hamar horien emaitzak ekoizpen osoaren %58,8 suposatzen du (iaz baino 4,1 puntu gutxiago ekoizpen osoan).
Jatorri geografikoari so, bosna dira bertoko eta kanpoko. Hori bai, bertokoak baino indartsuagoak dira kanpokoak: %51,3 vs %48,7, 31 titulu gehiago kanpokoek.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala |
56 |
841 |
40,8 |
Kanpoko argitaletxeak |
40 |
746 |
36,2 |
Irakaskuntzakoa |
18 |
144 |
7,0 |
Elkarte, talde, fundazio… |
94 |
137 |
6,6 |
Argitaratzaile publikoa |
44 |
117 |
5,7 |
Besterik |
21 |
76 |
3,7 |
Tipologia horrek bost multzotan banatzen du argitaratzaileen unibertsoa, unibertso heterogeneoa. Bertan dira kanpokoak eta bertokoak, gero bereziki aztertuko ditugunak. Bertan dira, halaber, argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak, pribatuak zein publikoak, handiak eta txikiak, irakaskuntzakoak zein talde, elkarte edota fundazio izaera daukatenak.
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala
Multzo hau identifikatzeko, lau ezaugarri ditugu: erabakigunea Euskal Herrian daukate, profesionalak dira maila batean edo bestean, pribatuak dira, enpresa bokazioa dute. Eta inportanteena: horien guztien misioa liburu argitalpena da.
Ekoizleen %20,5 dira, iaz baino sei gutxiago. Ekoizpenaren %40,8ko indarra dute, baina iaz baino 125 titulu gutxiago ekoitzi dute. Bost puntutan ahuldu da.
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizleen %14,5 dira, iaz baino hiru gutxiago. Ekoizpena mantendu egin dute (%36,2) eta indarrean puntu bat irabazi.
Ez ahaztu azterketaren ikuspegia: alegia, argitaletxe profesionalen ekoizpena neurtu eta alderatzen dugu hemen, profesionalena, eta ez bestelako eragileena.
Argitaratzaile publikoa
Ekoizleen %16 argitaratzaile publikoa da, Eusko Jaurlaritza eta bere organoak aurrena. Ekoizpena, aldiz, %5,7 da. Aurreko urtetik aurtengora ez dago batere aldaketarik sail honetan, ez ekoizleei dagokienean, ez eta ekoizpenari.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Iaz baino 20 ekoizle gehiago dago sail honetan. Multzorik handiena da kopuruz, 94, hots, %34,5. Produkzioa, aldiz, %6,6 da, iaz baino puntu bat altuagoa.
Irakaskuntzakoak
Aurreko urteetako ekoizle kopuru bera da, guztien %7. Produkzioak gora egin du, 34 titulu. Ekoizpenaren %7 suposatzen du horrek, aurrekoan baino bi puntu gorago.
Ekoizle unibertsitarioa
Produkzioaren hurrenkeran hirugarren edo laugarren tokia legokioke, Elkar eta Edelvives-Ibaizabalen ostean eta Santillana-Zubiaren pare. Atzetik ditu Erein, Edebé-Giltza, Anaya-Haritza eta beste. Hala ere, lehen hamarren artean ez dugu sartzen, hor argitaletxe profesional-komertzial-pribatuak daudelako.
Hamar ekoizle dira sail honetan aztertu ditugunak. Horien emaitzetan, nobedadeak %98 dira eta berrargitalpenak %2. Esanguratsua da berrargitalpenaren maila eskasa.
Beste ezaugarri bat hau da, digitala paperaren gainetik dagoela, %65 %35en aurka.
Hona gaien hurrenkera:
Gaiak |
% |
Orotarikoak |
0,7 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
10,5 |
Haur/Gazte |
1,4 |
Giza/Gizarte |
45,4 |
Helduen literatura |
2,8 |
Zientzia/Teknika |
32,2 |
Aisia |
7,0 |
|
%100 |
Bi gai eremutan biltzen da ekoizpena, giza eta gizarte gaietan (%45) eta zientzia eta teknikan (%32).
Eragile asko ez dira, eta denetan nagusia EHU da, diferentzia handiz (%67). UEU da bigarrena, urruti: %20,5. EHU-UEUren (bien arteko argitalgintzaren) ekoizpena: %5,5.
Hutsaren hurrengoak dira beste unibertsitateak, Deustu, Mondragon, Nafarroako eta Iparraldeko unibertsitateen ekoizpena.
Bertokoak eta kanpokoak merkatu berean
Bertoko eta kanpoko editorialak bereizteak xenofobiatik ez du ezer. Bereizketa geografikoa da azalez, baina ekosistema industrial eta kulturalean berebiziko garrantzia duena sakonean. Kontua da ekoizpenaren erabakigunea nork duen, bereziki hezkuntza curriculumean. De facto, esaterako, hezkuntza edo irakaskuntzako liburu produkzio handiena ez dago euskal editorialen esku, baizik eta estatu mailako argitaletxeetan. Curriculum propioa proposatzen duen Eusko Jaurlaritzarentzat badu garrantzirik gertakari horrek.
Hiru taula baliatuz azaldu nahi dut bi edizio-mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertoko argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera.
Taula bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertoko, kanpoko eta gainerakoak. Bertoko eta kanpoko diogunean, ez gara ari hango edo hemengo guztiez, baizik eta argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez. Horietaz gain bada ekoizle gehiago, hala nola elkarteak, erakundeak eta beste.
Lehen taulan zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisua.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri behar da taula hori, gai-eremuz gai-eremu kanpokoen eta barrukoen indarra zein den neurtzeko.
Hirugarren taula, azkenik. Zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa, editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du. Edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakusten du.
Gaia/Ekoizlea |
Balio absolutuak |
|||
|
Bertoko |
Kanpoko |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
841 |
746 |
474 |
2.061 |
HI |
188 |
573 |
22 |
783 |
HG |
341 |
127 |
21 |
489 |
GG |
60 |
11 |
246 |
317 |
HL |
205 |
7 |
56 |
268 |
ZT |
13 |
25 |
70 |
108 |
AL |
26 |
2 |
48 |
76 |
Besterik |
8 |
1 |
11 |
20 |
Oro har, ekoizpen osoan Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertoko editore komertzialek argitara ematen dutena (841 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (474 titulu). Guztira: 1.315.
Gaia/Ekoizlea |
% horizontalak |
|||
|
Bertoko |
Kanpoko |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
40,8 |
36,2 |
23,0 |
2.061 |
HI |
24,0 |
73,2 |
2,8 |
783 |
HG |
69,7 |
26,0 |
4,3 |
489 |
GG |
18,9 |
3,4 |
77,7 |
317 |
HL |
76,5 |
2,6 |
20,9 |
268 |
ZT |
12,0 |
23,2 |
64,8 |
108 |
AL |
34,2 |
2,6 |
63,2 |
76 |
Besterik |
40,0 |
5,0 |
55,0 |
20 |
Zutabeka alderatzekoa da, alegia, bertoko eta kanpokoena. Ekoizpen osoan lau puntu goitik daude bertokoak. Beste alor askotan ere bai, eta batez ere haur eta gazteen literaturan (44 puntu goitik) eta helduen literaturan (75 puntu goitik).
Kanpokoen ekoizpenak ere baditu bere indarguneak; gutxi, egia esan. Bat, zientzia eta teknikako materiala (11 puntu goitik); eta bi, batez ere hau: hezkuntza eta irakaskuntzako materiala (49 puntu goitik). Alegia, irakaskuntza liburuetan, kanpoko argitaletxeak dira txapeldun. Horrek pizten ditu alarma argiak. Bertokoek baino 385 titulu gehiago kaleratzen dute kanpokoek, bertokoek 188 eta kanpokoek 573. Alde ederra. Alde kezkagarria, zein materialez ari garen kontuan hartuta.
Gaia/Ekoizlea |
% bertikalak |
|
|
Bertoko |
Kanpoko |
Ekoizpen osoa |
100 |
100 |
HI |
22,3 |
76,8 |
HG |
40,6 |
17,0 |
GG |
7,1 |
1,5 |
HL |
24,4 |
0,9 |
ZT |
1,5 |
3,4 |
AL |
3,1 |
0,3 |
Besterik |
1,0 |
0,1 |
Irakurketa bertikal horrek edizio mota bakoitzaren produkzioaren egitura azaltzen du. Edizio mota bakoitzean zein diren indarguneak eta zein ahulguneak.
Bertoko argitalgintzak hiru indargune ditu: hezkuntza eta irakaskuntza, haur eta gazteentzako liburua eta helduen literatura. Hiru horietatik indartsuena haur eta gazteen literatura da.
Kanpoko argitalgintzak indargune bakarra du, haur eta gazteentzako liburua. Bere produkzioaren %76,8 liburu mota hori da. Horri haur eta gazteentzako literatura erantsiz, kanpokoen ekoizpenaren %93,8 da bien artekoa, ia produkzio osoa.
Hiru taulen irakurketa bateratuak begien bistan uzten du nire ustezko arazo larria, guztiz larria. Hots, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinaturikoak dira, beste eta bestelako curriculum proiektuen arabera landuak. Jatorri horren markak nonahi agertzen dira: geografian, historian, oraingo zatiketa administratibo-politikoan, ikuspegi euskaltzalean…
Euskarazko bertsioaz ari naiz hemen. Erdarazko irakaskuntza liburuak curriculum bera du, kanpoan diseinaturikoa. Eta erdarazko ekoizpena askoz ere handiagoa da.
Hitz batez esanda, Euskal Herrian zabaltzen diren hezkuntza proiektu gehienak inportaziokoak dira.
Argitalpen digitala
•2011 241 titulu
•2012 161
•2013 184
•2014 517
•2015 679
•2016 446
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %21,6 da. Jaitsi egin da, azken hiru urteotan goitik ibili ondoren. Gainera, argitaratzaile nagusiak kanpokoak dira.
Gaia |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
Aisia |
96,1 |
3,9 |
76 |
Giza/Gizarte |
80,1 |
19,9 |
317 |
Haur/Gazte |
98,6 |
1,4 |
489 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
64,7 |
35,3 |
783 |
Helduen literatura |
86,6 |
13,4 |
268 |
Zientzia/Teknika |
45,3 |
54,7 |
108 |
Digitalak liburu analogikoari ez dio inon gaina hartzen, baina badu indarrik, hala nola zientzia eta teknika liburuetan (%54,5), irakaskuntzakoan (%35,5) eta giza-gizarte liburuetan (%20). Helduen literaturan ere badu parterik (%13,5).
Gaia |
Analogikoa |
Digitala |
Aisia |
4,6 |
0,7 |
Giza/Gizarte |
15,9 |
14,1 |
Haur/Gazte |
30,2 |
1,6 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
31,7 |
62,2 |
Helduen literatura |
14,5 |
8,1 |
Zientzia/Teknika |
3,1 |
13,3 |
Produkzio mota bakoitzaren ekoizpen egitura islatzen du lauki horrek. Bakoitzak bere egitura du, eta oso desberdina da bi kasuetan.
Analogikoak egitura konpentsatuagoa du, hirutan mailaka daitekeena: bi gai eremu %30 bueltan (hezkuntza, %31,7; gazteentzako literatura, %30,2); beste bi eremu %15 inguruan (giza eta gizarte zientziak, %15,9; helduen literatura, %14,5); eta, azkenik, hirugarren multzotxoa, %3-4 inguruan.
Liburugintza digitalak egitura hautsia du: hezkuntza liburuak %62,2 hartzen du. Beste bi liburu mota datoz gero atzetik: giza eta gizarte zientzietako liburuak (%14,1), eta beste horrenbeste zientzia eta teknikari buruzkoak (%13,3).
Eskaintza editoriala
300 bat eragileren lana edo emaitza aztertzen da sail honetan. Emaitza horren baitan kokatzen dira tituluak, nobedadeak, berrargitalpenak, itzulpenak. Horietako 1.615 analogikoak dira, paperean argitaratuak, eta 446 digitalak. Balio horietan barna ibiliko gara hurrengo orrietan.
Irakurlea jabetuko da 2016 urteko ekoizpena dela aztergaia, noski, baina ez modu isolatuan, kontrara baizik. Urte bat bakarra motz gelditzen da behar bezala interpretatzeko, kontuan hartu gabe eboluzioa, hain zuzen ere 2000tik honakoa.
Eskaintza editoriala zertan den laburzki azalduko dugu paperean. Eta luzeago, askoz luzeago eta zehatzago, bertsio digitalean, Jakinen webgunean.
2.061 titulu
2000tik honako ibilbidean gailurra 2008an kokatzen da. Baina iazko ekoizpena da bigarren ekoizpen altuena. Iaztik hona, ordea, jaitsiera nabarmena da oso. Salbuespen bat kenduta, 2013koa, 2006an kokatzen gaitu aurtengo produkzio mailak. Ederki erakusten du hori grafikoak. Hamar urtetan, salbuespen bakarrekin berriz esan, gorago ibili gara.
Paperezko edizioa eta edizio digitala bereiz aztertzen baditugu, gailurrak ez dira berak.
Aurten produkzioa jaitsi egin da, baina ez proportzio berean paperean eta digitalean.
Analogikoan 140 titulu galdu du eta digitalean gehiago, 233 titulu.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2005 |
2.102 |
14 |
2.116 |
2006 |
1.973 |
8 |
1.981 |
2007 |
2.210 |
38 |
2.248 |
2008 |
2.560 |
107 |
2.667 |
2009 |
2.182 |
242 |
2.424 |
2010 |
1.988 |
252 |
2.240 |
2011 |
2.117 |
241 |
2.358 |
2012 |
1.974 |
161 |
2.135 |
2013 |
1.650 |
184 |
1.834 |
2014 |
1.667 |
517 |
2.184 |
2015 |
1.755 |
679 |
2.434 |
2016 |
1.615 |
446 |
2.061 |
Lauki horrek unibertso beraren beste ikuspegi bat erakusten du. Hamabi urteko ibilbidea hartu eta urtez urte erakusten du zein den liburugintza analogikoaren eta produkzio digitalaren pisua.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzio honetan liburu mota guztiak agertzen dira, nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentziaguneen arabera aztertuko dugu, bata 2000 urtea eta bestea aurreko urtea, 2015. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Tituluen eboluzio-lerroa
Aurtengo produkzio jaitsiera da datu nagusia. Eta gero interpretazioa: zer adierazten du, normalizazioa ala beheranzko joera? Zein da eredua, 2008 urtea ala 2013?
Tituluen eboluzioaren indizea
Aurreko urtearekiko 15 puntu galdu ditu aurtengo produkzioak. Aurreko bi urteetan igoera nabarmena izan zuen.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,4 |
34,6 |
2001 |
70,5 |
29,5 |
2002 |
70,8 |
29,2 |
2003 |
70,9 |
29,1 |
2004 |
74,1 |
25,9 |
2005 |
71,4 |
28,6 |
2006 |
68,0 |
32,0 |
2007 |
69,9 |
30,1 |
2008 |
69,9 |
30,1 |
2009 |
69,8 |
30,2 |
2010 |
70,9 |
29,1 |
2011 |
72,1 |
27,9 |
2012 |
69,1 |
30,9 |
2013 |
68,9 |
31,1 |
2014 |
74,9 |
25,1 |
2015 |
84,3 |
15,7 |
2016 |
78,5 |
21,5 |
Batez beste |
71,7 |
28,3 |
Grafiko horretan, produkzio orokorrak eta lehen edizioak edo nobedadeak gorabehera berean doaz. Zera esan nahi du horrek, nobedadeak sekulako indarra duela, eta berak definitzen duela ibilbidea.
Behean, %30 inguruan, mugitzen da berrargitalpena, gorabehera gutxirekin. Arestian esan bezala, berrargitalpenari buruzko informazioa, azken aldian, ez da guztiz fidagarria, argitaletxeek ez baitute beren ekoizpenaren atal hori deklaratzeko obligaziorik. Berriz esango dut, berrargitalpenaren berri izatea (are, ale kopurua) oso inportantea da kulturaren errealitatea ezagutzeko.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
2000. urtea erreferentzia gisa hartuta, aurtengo produkzio maila ez da oso altua, 44 puntu; baina, egia esan, maila bertsua da gehien errepikatzen dena. Berrikitan bi urtek markatzen dute diferentzia, batek negatiboa (2013, 12 puntu gora) eta positiboa besteak (2015, 82 puntu gora).
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Aurreko urtearekiko ekoizpenarekin alderatuta, 21 puntu jaitsi da. Grafikoak azaldu du, baita ere, aurreko bi urteetan gora nola egin duen: hurrenez hurren, 29,5 eta 25,5 puntu.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,5 |
26,5 |
2001 |
68,9 |
31,1 |
2002 |
66,0 |
34,0 |
2003 |
67,7 |
32,3 |
2004 |
72,5 |
27,5 |
2005 |
72,5 |
27,5 |
2006 |
66,9 |
33,1 |
2007 |
64,6 |
35,4 |
2008 |
61,4 |
38,6 |
2009 |
72,0 |
28,0 |
2010 |
65,7 |
34,3 |
2011 |
69,5 |
30,5 |
2012 |
62,1 |
37,9 |
2013 |
58,6 |
41,4 |
2014 |
67,1 |
32,9 |
2015 |
69,3 |
30,7 |
2016 |
63,0 |
37,0 |
Batez beste |
67,1 |
32,9 |
Argigarria da grafiko hori, zera erakusten baitu, balio absolutuez gainera, nobedadeen zifra orokorrak eta jatorrizko liburuarenak mugimendu berean doazela. Salbuespen bat seinalatuko nuke, 2008koa. Urte hori kenduta, itzulpenari dagokion lerroa etzana da.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Bai lerro hautsia jatorrizko liburuaren eboluzioarena, oraintxe gora, oraintxe behera! Jaitsiera denetan handiena 2013koa da. Mende berriaren lehen urtea, 2000, erreferentzia hartuta, esan liteke aurten ez gaudela askoz gorago, 23,5 puntu gorago bakarrik.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Urtez urteko eboluzioa aztertuz, seinala dezagun 28 puntu jaitsi dela aurreko urtetik. Nahiz eta bi urte on izan dituen jarraian, 2014-2015 urteak, justu aurrekoak.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Itzulpenak pitin bat behera egin du. Baina ezdeusa da mugimendua 200tik honako ibilbidea ikusita. Goranzko joera duen bidea dirudi. Aldaketa nagusia 2008koa da. Iazkoa da bigarren altuena.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Gutxi jaitsi dela esanez ari ginen. Bada, zehazki, 4,9 jaitsi da aurreko urtetik hona. Bestela esan, itzulpenak barik jatorrizko liburuak izan du jaitsiera.
Berrargitalpenak
Hona txanponaren beste aurpegia, nobedadeen atzealdea. Sektorearen kanpoko ikuspegiz aritzen diren zenbait iritziemailek bigarren mailakoa bailitzan hartzen dute berredizioa, eta ez da horrela. Liburugintzaren ekosisteman bera da egonkortasuna dakarrena eta ekarpen soziokulturala bermatzen duena.
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Ikusia dugu berrargitalpenaren ibilbideak ez duela markatzen ekoizpenaren maila. 2000. urtean hastapena hartuta, 2009an dago gailurra; aurreko hiru urteetan goranzko bidea egiten du eta 2009 ondoren beherakoa. Iaz arte behera eta behera egiten du. Aurten, aldiz, gora egin du.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Aurreko hiru urtez behera egin du berrargitalpenak, baina ez aurten. Aurten, iazkoarekiko, 16 puntu gora dago.
Berrargitalpenaren mailaketa
Lehen argitaraldia………………………………..1.618 titulu
Bigarren argitaraldia……………………………115
Hirugarren argitaraldia…………………………59
Laugarren argitaraldia……………………………58
Bosgarren argitaraldia……………………………34
Seigarren argitaraldia…………………………..31
Zazpigarren argitaraldia………………………….19
Zortzigarren argitaraldia………………………….18
Bederatzigarren argitaraldia…………………….15
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….94
Lehen edizioak %78,5 hartzen du. Asko.
Berredizioaren indarra %21,5 da, 443 titulu, lautik bat ere ez.
Edizio mailaketan aurrena bigarren edizioa da; hirugarren mailan daude hirugarren eta laugarren edizioak.
Berrargitalpenaren goi mailan 94 titulu daude, hamar argitaraldi edo gehiagokoak.
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia
Akapela. Chants basques | Uhaina Elkartea |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara eta Literatura 1. Batxilergoa | Alberdi, Andres eta beste |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Garmendia eta zaldun beltza | Uribe, Kirmen |
Ikaslearen liburua 5 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (6 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ingelesen hilerria | Mendiola, Jose Maria |
Irakurgaiak 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Elkar |
Irakurgaiak 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Miru eta Mara | Zubeldia, Iñaki eta beste |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | Elhuyar |
11. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Elhuyar ikaslearen hiztegia | Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Greta | Osoro, Jasone |
Kandinskyren tradizioa | Saizarbitoria, Ramon |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Mendaroko txokolatea | Irasizabal, Iñaki |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Sexu egunsentiak | Morillo, Fernando |
Xivaren malkoak | Mallorquí, César |
12. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Euskal Hiztegi Modernoa | Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika airean | Jaio, Karmele |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Palestina, zure minaa | Bilbao, Begoña |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
13. argitaraldia
Abereen etxaldea | Orwell, George |
Bostak berriro Kirrin uhartean | Blyton, Enid |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. Zein txikia jaio nintzen! – 2. unitatea. Nolako txabola! – 3. unitatea. Boga-boga marinela! – 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! – 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! – 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! – 7. unitatea. Goazen mendira! – 8. unitatea. Amaiera da hasiera! – 9. Material osagarria 2] | Oiarbide, Josi eta beste |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
14. argitaraldia
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Egun denak ez dira berdin | Etxeberria, Xabier |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 14. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa | Goñi, Jesus Mari |
15. argitaraldia
Bihotz nahasiak | Morillo, Fernando |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Haltzak badu bihotzik | Mendiguren Bereziartu, Iñaki |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
Obsexuen kluba | Mendiguren Elizegi, Xabier |
16. argitaraldia
Erinias taberna | Ormaetxea, Amaia |
Haltzak badu bihotzik | Mendiguren Bereziartu, Iñaki |
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
17. argitaraldia
100 metro | Saizarbitoria, Ramon |
Hamaseigarrenean, aidanez | Lertxundi, Anjel |
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
18. argitaraldia
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
21. argitaraldia
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
22. argitaraldia
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Narrazioak | Sarrionandia, Joseba |
Nikolas Txiki | Goscinny, René |
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
23. argitaraldia
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
25. argitaraldia
Irakasle alu bat | Mendiguren Elizegi, Xabier |
26. argitaraldia
Behi euskaldun baten memoriak | Atxaga, Bernardo |
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
35. argitaraldia
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
36. argitaraldia
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
43. argitaraldia
110. Street-eko geltokia | Zabaleta Urkiola, Iñaki |
46. argitaraldia
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamar argitaraldi edo gehiago izan duten tituluak nola kokatzen diren edizioka azalduko dugu orain. Hiru gorenak hogeita hamahirutik gora daude, bada zerbait. Zerrendatik desagertu egin da Kutsidazu bidea, Ixabel, argitaratzen zuen Alberdania desagertzearekin batera.
Uste izatekoa da hauek guztiak eskola zirkuituan integratuta egongo direla.
Hamargarren argitaraldia ……………….13 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..10
Hamabigarren argitaraldia ………………12
Hamahirugarren argitaraldia …………….11
Hamalaugarren argitaraldia ……………..11
Hamabosgarren argitaraldia ……………..13
Hamaseigarren argitaraldia………………3
Hamazazpigarren argitaraldia ……………3
Hamazortzigarren argitaraldia……………2
Hogeita batgarren argitaraldia…………..2
Hogeita bigarren argitaraldia……………5
Hogeita hirugarren argitaraldia………….2
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..1
Hogeita seigarren argitaraldia…………..2
Hogeita hamabosgarren argitaraldia……….1
Hogeita hamaseigarren argitaraldia……….1
Berrogeita hirugarren argitaraldia……….1
Berrogeita seigarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
Arian B2.1. Lan-koadernoa. Erantzunak | Etxabe, Itziar eta beste |
Gezurren basoa | Ladron Arana, Alberto |
Hurriztiko txita | |
Maitagarri eta animalien ipuinak | Susaeta Taldea |
Munstro arrosa | De Dios, Olga |
Zomorroen kluba | Martinez Navarro, Laida |
Zuria izan nahi zuen hartza | |
Zutik ozta-ozta nator. Benantzio Iñurrietak kartzelatik idatzitako gutunak, 1936-1940 | Oregi, Benan |
3/4 edizioak
Bizikleta txangoak Arabako ibilbide berdeen sarean | Ingurumen eta Biodibertsitate Zerbitzua |
Euskara eta Literatura 2. DBH. Jarduera fitxak | Artolazabal, Amaia eta beste |
Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte | Salaberri Muñoa, Patxi |
5/6/7 edizioak
Kensukeren mundua | Morpurgo, Michael |
6/7 edizioak
Piztiaren begiak | Ladron Arana, Alberto |
8/9/10 edizioak
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | Elhuyar |
9/10 edizioak
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
11/12 edizioak
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
15/16 edizioak
Haltzak badu bihotzik | Mendiguren Bereziartu, Iñaki |
17/18 edizioak
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
21/22 edizioak
Ezekiel | Osoro, Jasone |
21/22 edizioak
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
22/23 edizioak
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
35/36 edizioak
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
Titulu errepikatuak
3 edizio
Kensukeren mundua | 5/6/7 |
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | 8/9/10 |
2 edizio
33 ezkil | 1/2 |
Ahaztuen mendekua | 11/12 |
Arian B2.1. Lan-koadernoa. Erantzunak | 1/2 |
Arotzaren eskuak | 22/23 |
Bizikleta txangoak Arabako ibilbide berdeen sarean | 3/4 |
Connemara gure bihotzetan | 35/36 |
Euskara eta Literatura 2. DBH. Jarduera fitxak | 3/4 |
Ezekiel | 21/22 |
Ezekiel nora ezean | 9/10 |
Gezurren basoa | 1/2 |
Haltzak badu bihotzik | 15/16 |
Hurriztiko txita | 1/2 |
Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte | 3/4 |
IMaitagarri eta animalien ipuinak | 1/2 |
Munstro arrosa | 1/2 |
Ortzadarra sutan | 21/22 |
Piztiaren begiak | 6/7 |
Urtebete itsasargian | 17/18 |
Zomorroen kluba | 1/2 |
Zuria izan nahi zuen hartza | 1/2 |
Zutik ozta-ozta nator. Benantzio Iñurrietak kartzelatik idatzitako gutunak, 1936-1940 | 1/2 |
Ekoizpen tematikoa
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2016/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
783 |
38,0 |
+ 29,8 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
489 |
23,7 |
+ 31,8 |
Giza/Gizarte zientziak |
317 |
15,4 |
+ 10,4 |
Helduen literatura |
268 |
13,0 |
+ 4,3 |
Zientzia/Teknika |
108 |
5,2– |
+ 10,2 |
Ekoizpen tematikoan edo edizioaren muinean gaude. Hau da, jakin nahi dugu euskaraz zer argitaratu den.
Ekoizpen tematikoa zortzi gai sailetan banatu ohi dugu urtero-urtero:
- Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak
- Haur eta gazteentzako liburuak
- Giza eta gizarte zientzietako liburuak
- Helduen literatura
- Zientzia eta teknika alorreko liburuak
- Aisiako liburuak
- Orotarikoak
- Erlijio liburuak
Lehen sei sailak bakarrik arakatuko ditugu, hornituenak.
Aurtengo edizioaren gai hurrenkera hau urte gehienetan errepikatu den berbera da. Lehen postuan hezkuntza liburua (aurten, 783 titulu edo edizio osoaren %38). Gainerako guztiak ekoizpen apalagokoak dira. Bigarrenak berak 294 titulu gutxiago ditu. Eta are gutxiago hurrengo guztiek.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 783 titulu
Hezkuntzak, aurten, 269 titulu galdu ditu, bietan galdu ere: analogikoan 166 eta digitalean 103. Bakoitzaren indarra honela banatzen da: %64,5 analogikoa da eta %35,5 digitala. Digitalak, ikusten denez, indar handia du hezkuntzan.
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
766 |
561 |
721 |
1.052 |
783 |
Ekoizpenaren % |
35,9 |
30,6 |
33,0 |
43,2 |
38,0 |
Urtetik urtera %Δ |
0,5 |
–26,8 |
28,5 |
28,5 |
–25,6 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
21,6 |
25,1 |
10,6 |
12,9 |
27,4 |
Berrargitalpenen % |
46,0 |
48,8 |
39,4 |
15,0 |
24,5 |
Orrialde kopurua |
91.021 |
67.122 |
63.310 |
100.387 |
95.174 |
Orrialde kopurua liburuko |
126,8 |
130,6 |
126,4 |
149,4 |
188,0 |
Ekoizpen orokorrean, hirutik bat pasa da hezkuntza liburua, zehazki %38; iaz baino gutxiago, hori bai (%43,2).
LLehen edizioaren baitan itzulpenaren pisua %27,4 omen da, baina ez da sinesgarria. Gauza jakina da argitaletxe askok itzulpena bere gordinean azaldu ordez kamuflatu, edo mozorrotu edo ezkutatu egiten dutela. Pentsatzekoa da zerikusia duela Eusko Jaurlaritzaren baimenarekin, irudi publikoarekin edo biekin.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Grafikoak erakusten duen hezkuntza liburuaren eboluzioa gorabeheratsua da. Iaz jo zuen gailurra.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Hamarkada honetan bost aldiz egin du gora hezkuntza liburuak eta lau aldiz behera. Iaz gailurra jo ondoren (45,9 puntu), aurten 25,6 punturekin konformatu behar.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza…7,5
Eskolaurrea. Haur eskola…………………………………..10,9
Lehen Hezkuntza…………………………………………..29,0
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………52,1
Besterik…………………………………………………0,5
%100
Taula honetan LH eta DBHko balioek ez dute zerikusirik aurreko urtekoekin alderatuz. Hona azken bost urteotako balioak, zutabeka:
Urtea |
LH |
DBH |
2012 |
46,5 |
27,5 |
2013 |
46,0 |
21,0 |
2014 |
51,5 |
23,0 |
2015 |
65,4 |
25,5 |
2016 |
29,0 |
52,1 |
Ematen du azken lerroko zifrak zutabez aldatuak daudela. Ez da hori. Zifra aldaketa zuzena da, eta itxura batean sekulako iraultza ematen badu ere, ez da deus sakonik. Arrazoiak egon badaude, baina ez dira horren sakonak. Ez da, esaterako, irakurlegoa aldatu dela. Ez eta irakaskuntza politika aldatu dela ere.
Bi eratako zioek esplika lezakete zifra aldaketa. Batetik, eskola materialek bere egutegi propioa dute. Orain egokitu da DBHko material ugariren berrikuntza, ikasmaterial berriak plazaratzea.
Eta, bestetik, politika editoriala dago. Berritu diren material horiek liburu bakarretan argitaratu ordez, liburuxka edo faszikulutan banatu dituzte argitaletxeek, hiruhilabeteka. Liburuki bakoitzak bere ISBN duenez, horrela biderkatu dira horrenbeste. Gure ikuspegitik esan dezakegu funtsean ez dela horrenbeste aldatzen eduki maila.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 489 titulu
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|
Haur/Gazte |
607 |
589 |
605 |
585 |
489 |
Ekoizpenaren % |
28,4 |
32,1 |
27,7 |
24,0 |
23,7 |
Urtetik urtera %Δ |
–9,1 |
–3,0 |
2,7 |
–3,3 |
–16,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
77,0 |
78,5 |
62,6 |
69,1– |
68,1 |
Berrargitalpenen % |
34,1 |
34,5 |
28,4 |
24,3 |
32,1 |
Orrialde kopurua |
44.940 |
46.647 |
39.209 |
31.759 |
31.641 |
Orrialde kopurua liburuko |
75,1 |
81,7 |
68,7 |
59,9 |
65,6 |
489 titulu ditu aurtengo haur eta gazteentzako produkzioak, iaz baino 96 titulu gutxiago.
Kopuru ia-ia berbera galdu da analogikoan zein digitalean, 49 eta 47. Ekoizpenaren %23,7rekin, mantendu egiten du iazko indarra. Baina aurreko urteetatik jada jaitsia zegoen indar posizioa.
Itzulpenak sekulako indarra du, iaz bezalatsu: %68,1.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
2011tik aurrera beherantz doa, emeki-emeki gehienetan baina ez beti, grafikoak agerian jartzen duenez. Jaitsierarik handienetakoa aurtengoa litzateke.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Urtetik urterako eboluzioa markatzen duen grafikoan ikusten da haur eta gazteentzako liburuak ez duela bururik altxatzen. Aurten bertan aurreko urtearekiko 16,4 puntu galdu ditu.
Giza eta gizarte zientziak: 317 titulu
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|
Giza/Gizarte |
282 |
243 |
362 |
311 |
317 |
Ekoizpenaren % |
13,2 |
13,2 |
16,6 |
12,8 |
15,4 |
Urtetik urtera %Δ |
–26,4 |
–13,8 |
49,0 |
–14,1 |
1,9 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
27,3 |
20,8 |
24,3 |
29,1 |
33,7 |
Berrargitalpenen % |
9,6 |
7,0 |
4,7 |
6,1 |
8,2 |
Orrialde kopurua |
55.061 |
45.851 |
57.580 |
55.953 |
57.230 |
Orrialde kopurua liburuko |
218,5 |
230,4 |
224,0 |
241,1 |
225,3 |
Alor honetako sail guztietarako 317 titulu argitaratu dira. Sei titulu gehiago aurreko urtean baino. Bestalde, paperean aurrekoan baino 22 titulu gehiago argitaratu dira. Digitalean, aldiz, gora barik behera egin du kopuruak: 16 titulu jaitsi da. Digitalean, izan ere, pisu txikia du liburu mota honek. Zehazki, liburu analogikoa %80 da eta %20 digitala.
Itzulpenaren pisua ere dezentea da: %33,7, hirutik bat.
Berrargitalpenaren pisua txikia da oso, %8,2. Euskal kulturaren normalizazioak berrargitalpen askoz ere handiagoa eskatuko luke. Gaur, ordea, bizialdi bakarrekoa da liburu mota hau; bestela esan, titulu gutxi, tirada txikiak eta berrikuntzarik apenas. Ekoizpenaren %15,4 bada ere, titulu mailan bai, baina sozialki are apalagoa da bere indarra.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2008tik 2013ra etengabea izan da liburu mota honen eboluzio negatiboa. 2014an jasoalditxoa izan zuen, eta orain berriz beherago dago.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Teknikoki igoera izan duela esan badaiteke ere, ezdeusa da igoeratxoa; etorkizuna ez da ona azken hamar urteotako ibilbideari begiratuz.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia…………………………….4,4
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…23,3
Zuzenbidea. Administrazioa……………………..6,6
Etnologia. Etnografia……………………………….5,4
Edertia. Hirigintza………………………………….23,0
Filologia. Hizkuntzalaritza………………………..19,9
Geografia. Historia……………………………..17,4
%100
Helduen literatura: 268 titulu
268ko ekoizpena azken hiru urteotako apalena da. Liburu mota handiena paper ediziokoa da: %86,5 vs %13,5. Aurtengo edizioan ere digitalak 78 titulu galdu ditu. Eskerrak edizio analogikoak 52 titulu gora egin duen.
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|
Helduen literatura |
280 |
254 |
302 |
294 |
268 |
Ekoizpenaren % |
13,1 |
13,8 |
13,8 |
12,1 |
13,0 |
Urtetik urtera %Δ |
–9,7 |
–9,3 |
18,9 |
–2,6 |
–8,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
22,7 |
25,7 |
28,9 |
27,8 |
23,6 |
Berrargitalpenen % |
21,4 |
24,8 |
22,2 |
18,0 |
22,4 |
Orrialde kopurua |
49.328 |
42.977 |
44.365 |
37.210 |
44.796 |
Orrialde kopurua liburuko |
195,7 |
188,4 |
204,4 |
206,7 |
193,0 |
Literatur liburuaren pisua %13koa da. Indar maila horixe da gehien errepikatzen dena.
Berrargitalpenek eta itzulpenek pisu bertsua dute: %22,4 eta %23,6, hurrenez hurren.
Literaturaren eboluzio-lerroa
XXI. mendeko literatur liburuaren ibilbidea ez da harrotzekoa. Bederatzi urtetan 2000 urteko mailaren azpitik kokatzen da produkzioa. Aurtengoa da horietako bat. Hiru bat gehiagotan marratik ozta-ozta gora.
2009ko ekoizpena salbuespen bihurtu du geroko eboluzioak.
Literaturaren eboluzioaren indizea
2007tik hona, lau urte dira positiboak aurreko urtearekin alderatuz. Eta sei urtez negatiboa izan da eboluzioa.
Generoka
Eleberria. Ipuina……………………………………………52,4
Olerkia ……………………………………………………21,3
Antzerkia ………………………………………………….2,2
Herri literatura. Bertsoa ……………………………………4,5
Miszelanea. Kronika. Saioa……………………… …………..13,8
Besterik …………………………………………………..5,8
%100
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 108 titulu
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|
Zientzia/Teknika |
115 |
79 |
91 |
104 |
108 |
Ekoizpenaren % |
5,4 |
4,3 |
4,2 |
4,3 |
5,2 |
Urtetik urtera %Δ |
–12,9 |
–31,3 |
15,2 |
14,3 |
3,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
20,8 |
18,9 |
28,2 |
35,4 |
26,9 |
Berrargitalpenen % |
7,8 |
6,3 |
6,6 |
7,7 |
3,7 |
Orrialde kopurua |
12.859 |
10.392 |
12.412 |
9.130 |
9.066 |
Orrialde kopurua liburuko |
167,0 |
188,9 |
206,9 |
152,1 |
185,0 |
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………..37,0
Medikuntza ……………………………………………….35,2
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………..15,8
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……………12,0
%100
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Aisia liburuak: 76 titulu
Musika …………………………………………………….14,4
Argazkia …………………………………………….19,7
Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa …………………9,9
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) …………………8,8
Kiosko literatura. Aisia ……………………………..47,2
%100
2016ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 540 | 26,2 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 51 | 2,5 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 489 | 23,7 |
1. FILOSOFIA | 14 | 0,7 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 14 | 0,7 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 8 | 0,4 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 8 | 0,4 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 905 | 43,9 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 122 | 5,9 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 783 | 38,0 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 82 | 4,0 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 82 | 4,0 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 26 | 1,3 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 26 | 1,3 |
7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK | 92 | 4,4 |
Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 83 | 4 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 9 | 0,4 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 339 | 16,4 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 63 | 3 |
Literatura. Literatur generoak | 276 | 13,4 |
9. BIOGRAFIA. KONDAIRA. GEOGRAFIA | 554 | 2,7 |
Biografiak | 13 | 0,6 |
Kondaira.Geografia | 42 | 2,1 |
GUZTIRA | 2.061 | 100 |