miren artetxe

Asisko Urmeneta

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965). Irudigilea da. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua. Hainbat proiektu kolektiboren sustengatzailea da: Napartheid, Marrazkirri, Absurde, Zazpiak Batman, Gartxotekimena, H28, ZAP Art! Hainbat zikilimarro eta artikuluz gain, honako komiki-album hauek argitaratu ditu: Erraondo (TT komikiak, 1991), I am Pellot, Biba Festa! (Argia, 1996; Koxemari Larrearekin batera), Gartxot (Argia, 2003; MKO eta Jokin Larrearekin batera), Okatxu (Argia, 2010; Mattin Irigoien eta Adurrekin batera). Hainbat sari jaso ditu nazioartean: Kuban (1991), Korsikan (2003), Australian (2013), Frantzian (2014). Dudako merituen artean, Beste Aldean bizi da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan