Kike Amonarriz Gorria

Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961). Euskal Filologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburu izandakoa da, Siadeco ikerketa taldeko partaide izandakoa, Galtzaundi Euskara Taldearen sortzaile eta kidea, eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izandakoa. Euskaltzain urgazlea da. Umorista da, eta telebistako hainbat saioren aurkezle edota zuzendaria. Egun, Tribuaren berbak saioko zuzendari eta aurkezlea da. Euskararen bidegurutzetik (Elkar, 2019) liburuaren egilea da, eta soziolinguistikaren inguruko dibulgatzailea, hitzaldi nahiz artikuluen bidez.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan