2026-07-08 Joxe Azurmendiri omenaldia 2026
Alaitz Aizpuru Joaristi, Iratxe Retolaza Gutierrez eta Mikel Urdangarin Irastorza Joxe Azurmendiren ekarpenaz aritu ziren, Haritz Azurmendi Arruek gidatuta. Hiru hizlariak arituak dira pentsalari zegamarraren ekarpenaren inguruan gogoetatzen.
2026ko uztailaren 4an egin genion aitortza eta omenaldi ekitaldia Joxe Azurmendiri, Zegaman. Zegamako Udalarekin eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrarekin antolatu genuen, eta ekitaldiak bi zati nagusi izan zituen: Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia eta omenaldi ekitaldia.
Audioa Naiz Irratiak grabatu zuen.