Joxe Azurmendiren uztaz eta haziaz, Jakingunean

Entzungai osorik Jakingunean.

2026-07-02 Albisteak

2025eko uztailaren 1ean hil zen Joxe Azurmendi. Berak hala erabakita, hileta publikorik gabe joan zen, hurbilekoenekin agur gorde bat eginda. Baina agurtzeko behar soziala nabaria da oraindik, eta heriotzaren urteurrenaren harira, aitortza eta omenaldi ekitaldia egingo diogu uztailaren 4an Zegaman, haren jaioterrian. Xabier Eizagirre Jakineko kideak eman ditu ekitaldiaren xehetasunak Euskadi Irratiko Jakingunean.

Joxe Azurmendiren heriotzaren urteurrenean, «pertsona bera eta intelektuala» omendu eta aitortu nahi dituzte, horretarrako antolatutako «ekitaldi xume eta intimo» batean. 10:00etan hasiko da Joxe Azurmendiren ekarpena aletzeko jardunaldia, eta, ondoren, omenaldi ekitaldiaren txanda izango da.

Omenaldia, baina, ez da 2026an Azurmendirekin lotuta egin den edo egingo den ekitaldi bakarra. Horren adibide da, esate baterako, ekainean aurkeztu genuen Gure klasizismo txikia liburua. Azurmendik 80ko hamarkada amaieran eta 90eko hasieran idatzitako testu argitaragabeak ditu oinarri liburuak, eta «Joxek literatur eta kultur gaiak aztertzeko oso berea duen estiloan idatzita dago». Gaia XX. mendean kokatzen bada ere, gaurkotasun handiko liburua dela nabarmeendu du Eizagirrek.

Joxe Azurmendiren pentsamenduaren ur-jauziak urrte amaieran ere izango du jarraipena: abenduaren 16tik 18ra egingo baitugu Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II kongresua, Donostiako San Telmo museoan. Kongresua ez da soilik akademikoa izango, ezta azurmendiri buruzkoa bakarrik ere: «Euskal pentsamenduaren ekosistema osoari zabaldutako plaza» izango da.

Entzun erreportajea osorik, hemen: Xabier Eizagirre, Joxe Azurmendiren lorratzaz.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan