2026-06-24 2026: Euskara esanindartzeko bidean
Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn), Aitzol Astigarraga Pagoaga (Orai-Elhuyarreko kidea) eta Leire Lison Nicuesa (Badalabeko kidea) hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa erabiltzeaz aritu dira, Haritz Azurmendi Arrue Jakineko kideak gidatuta.
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburua hartu du 2026ko Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan gogoeta egin dugu.
