2026-06-24 2026: Euskara esanindartzeko bidean
Mariokerren mintzoaz eta sexu-genero disidenteen berba bilaketaz aritu dira Amaia Alvarez Uria literatur ikertzaile eta irakaslea eta June Fernandez Casete kazetaria.
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburua hartu du 2026ko Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan gogoeta egin dugu.
