Giza abere heroikoa kultura homerikoan
Zenbakia: 31 | Urtea: 2006
Platon eta Aristoteles handien sasoia baino lehen, helendarren lehen filosofia deitu denaren sorrera aztertzea du helburu Ander Iturriotzen saiakera honek; alegia, Aro Arkaikoan, zehazki VI. mendean lortu zen filosofiaren autonomizazio-prozesua aztertzea —autonomizazio hori erakusten duten edukiak aurkeztea baino gehiago, agian—. Prozesua esan da, izan ere, hasiera bat definitu nahi denean, tentazioa izaten baita denboraren mugarria jartzeko begian; lehen filosofia noiz sortu zen zehaztearekin dena esanda balego bezala. Filosofia inguruabarrean jaiotzen da, kultura oso baten emaitza izaten da, garapenetan eta kontraesanetan. Helade zaharrean ere, hala izan zen: eskola filosofiko bakoitza inguruabar jakin batean jaio zen. Eta, zentzu horretan, lehen filosofiaren sorrera ulertzeko oso denboraldi luzea hartu behar da gogoan: Aro Lausoan (X-VIII) loratu eta Aro Arkaikoan (VIII-V) heldutasuna lortu zuen kultur-aldaketa oso bat.
Beste liburu batzuk