Etika, zientzia eta antropologia
Zenbakia: 15 | Urtea: 2000
Ludwig Wittgenstein vienar filosofoak, Lehen Mundu Gerran soldadu austriarra zelarik, Tractatus Logico-Philosophicus idatzi zuen, XX. mendeko filosofia libururik eraginkorrenetakoa. Neopositibistatzat eta filosofia analitikoaren aitatzat hartua izan den arren, berebiziko garrantzia dute bere pentsamenduan, logika eta zientziaz gainera, etika, estetika eta antropologiari buruz egindako gogoetek. Horrela, Ignacio Ayestaranen sarrerarekin batera eta berak euskaratuta datozen hiru idazkietan, logikotasun eta zientziatasun itsutik harago, transzendentzia eta mistikotasunaren bila murgiltzen da Wittgenstein.
Beste liburu batzuk