Pentsioen geroa
2020Jon Fernandez
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.
"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko....
Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.
Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.
Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.
Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.
Imanol Murua Uria
Zenbakia: 12 | Urtea: 2023
Honako hau Egunero-ren kronika da, larrialdiko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu –Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan– eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz –Berria plazaratu bezperan–. Beraz, zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena.
Egoera ez zen arrunta, eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan.
Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal prentsaren historian lekutxo bat ongi merezia duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan.
17.5 €
ErosiBeste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide