Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Joxe Ramon Etxebarria

2025-02-10 222 esaldi

«Intsumisioaren kultura da herri honek sor dezakeen –sortzen ari den– emaitza kulturalik handienetakoa».

Etxebarria Bilbao, Jose Ramon (1994): ‘Euskal kultura 1994‘, Jakin 85, 37-42.

 

Jose Ramon Etxebarria Bilbao (Gernika, 1948) fisikaria, unibertsitate-irakaslea, itzultzailea, politikaria eta euskaltzaina da. Hainbat arlotan utzi du arrastoa: euskara ikasteko gau eskoletan, zientzia eta teknologia gaiak euskaraz lantzen, ikasmateriala sortzen, militantzia politikoan, Wikipedian… Bera izan zen Adolfo Suárez Espainiako presidenteari, 1976an fisika nuklearra euskaraz irakatsi ezin zela esan zuenean, erantzuna eman ziona, horretarako bi gauza bakarrik behar zirela: euskara hitz egitea eta fisika nuklearraz jakitea. Miren Rubiok luze elkarrizketatu zuen Jakin 230eko Historia bizia sailean.

Liburuxkako esaldia Etxebarriaren artikuluaren azkenekoa da. 1993-1994ko ikasturtearen errepasoa egiten da testuan, eta ikastolen publifikazioa bideratu duen Buesa legea du aipagai nagusi. Hortik tiraka, kultur arloan ere sumatzen zuen funtzionariotze eta burokratizazio prozesuaz dihardu, mesfidati. Logika horren aurkako joera ikusten du kultur iniziatiba herritarretan eta herri ekimeneko mugimenduetan. Horrixe deitzen dio intsumisioaren kultura, estatuaren logikatik kanpoko ekinbideetan hozitutakoari, eta kulturaren eremu guztietan indartzea aldarrikatzen du.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan