Elhuyar Zientzia

[222 esaldi] Jon Benito

2026-10-16 222 esaldi

«Zein da euskal idazlearen funtzioa? Eta literaturarena? Literatura hezkuntza da, literatura memoria da, eta, hein batean, literatura oro da ikur nazionala. Baina literatura aisialdia eta merkatua ere bada, salerosketa merkantzia hutsa, gero eta gehiago gainera».

Benito, Jon (2005): ‘Baladak eta beste lamentu batzuk‘, Jakin 148, 115-119.

Jon Benito (Zarautz, 1981). Euskal idazlea da eta historian lizentziaduna. Historia ikerketa, prentsa-artikuluak eta poesia eta narrazio lanak egiten ditu. Aingurak erreketan (2001, Susa) eta Bulkada (2010, Susa) poesia liburuak argitaratu ditu, eta 2022an Lagun minak (Farmazia Beltza) liburua argitaratu zuen. Azken lan horregatik irabazi zuen 2023an Espainiako Kritikaren Saria. Jakinen kolaboratzaile da 148. zenbakitik 162.era, Egunen gurpilean saileko Literatura atalean.

Jakin aldizkariaren 148. zenbakitik ateratakoa da liburuxkako Jon Benitoren aipua. Pako Aristik Beterriko Liburua saria jasotzean emandako hitzaldia oinarri hartuta, euskal literaturaren erradiografia bat egiten du Jon Benitok ‘Baladak eta beste lamentu batzuk‘ artikuluan: «Zein da idazlearen funtzioa? Ze leku izan behar du euskal idazleak, euskal artistak, euskal gizartean (halakorik bada)? Izan nadin zehatzagoa: zein da euskal idazlearen funtzioa? Eta literaturarena?». Galdera horiek mahaigaineratuta, literatura hezkuntza, memoria eta ikur nazionala dela azaltzen du Benitok; baina ez hori bakarrik: «Literatura aisialdia eta merkatua ere bada, salerosketa merkantzia hutsa, gero eta gehiago gainera». Horrekin batera, idazlearen izaeraz, paperaz eta lanbidearen sakrifizioaz hausnartzen du artikuluan.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan