HamaikaTB

[222 esaldi] Irati Mogollon

2026-01-16 222 esaldi

«Gaztetasuna inoiz baino gehiago goraipatzen den une historiko eta kulturalean bizi gara. Hau da, inoiz izandako jendarte zaharkituenaren aroan, zaharrak bazterkeria eta errefus sozial handiena bizitzen ari dira».

Mogollon, Irati (2019). ‘Zaintza arkitekturei hurbilpena. Etxebizitza kolaboratiboak eta zahartzaro aktibista‘, Jakin 233-234, 95-115.

Irati Mogollon Garcia (Lezo, 1991). Soziologian lizentziaduna da eta Ikasketa feministak eta generokoak masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Bizitza sostengatzeko estrategia kolektiboei buruzko doktoretza burutu du EHUn. Bere lan lerro nagusiak ekonomia feminista, bizitzaren sostengarritasuna, zahar-ahalduntze feminista eta urbanismo feminista dira. Arquitecturas del cuidado liburuaren egilea da (Icaria, 2019; Ana Fernández Cuberorekin batera). Ikerketa alorrez gaindi, formakuntza eta talde fazilitazio lanetan ere aritu ohi da etxebizitza kolaboratiboetan, zahar-ahalduntze feministan zein ekonomia feministan aritu nahi duten norbanako, kolektibo zein administrazio publikoko langileekin.

2019an argitaratutako Jakin 233-234 zenbakitik ateratakoa da liburuxkako esaldia. Zenbaki bikoitz horrek maitasunaren ideologiak gure buruak, harremanak eta etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzen du, eta bertan aurkitu daiteke Irati Mogollon Garciaren Zaintza arkitekturei hurbilpena. Etxebizitza kolaboratiboak eta zahartzaro aktibista artikulua. Populazioaren zahartzeak dakartzan erronkei erreparatu die Mogollonek testuan, eta bertan hiriguneetako oztopoak eta adinekoek jasaten duten adinkeria eta zaintza-karga aztertu ditu. «Zahartze aktibotik zahartze aktibistarako jauzia» egitearen garrantzia ere nabarmentzen du artikuluan, eta, horretarako, etxebizitza kooperatiboak proposatzen ditu, Europako beste herrialdeetako esperientziak abiapuntu hartuta.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan