Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Iñigo Martinez Peña

2025-04-09 222 esaldi

«Bi katastrofe subjektibo posible daude: sekula begiratuak ez izatea eta une oro begiratuak izatea. Gure garaiak, tamalez, biak batzen ditu».

Martinez Peña, Iñigo (2022): ‘Glokalia‘, Jakin 252, 145-151.

Iñigo Martinez Peña (Gasteiz, 1975) Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Bigarren Hezkuntzako Filosofia irakaslea da, eta Agora Filosofia Elkarteko kide ere bada. Horrekin batera, filosofia eta pentsamendu kritikoa gizartean zabaltzeko jarduten du askotariko bideetan: irratsaioetan, pote filosofikoetan, saiakeragintzan, zutabegintzan… Jakin-en kolaboratzaile izan zen 2021-2022 urteen artean, Egunen gurpilean saileko Glokalia atalean.

Liburuxkako aipua atal horretan argitaratutako azken piezatik aterea da, eta sareko blogean ere eskuragarri dago testua. Gaur egun, sare sozialen, algoritmoen eta kontrol dispositiboen garaian, daukagun erabateko ikusgarritasunak atzean gordetzen duen paradoxaz ari da Martinez Peña testuan, hau da, zelata etengabe horrekin guztiarekin ere gizatasunik nekez atzematen dela. Hori horrela da gizatasunik gabeko begirada algoritmiko eta matematiko bat delako zelatatzen gaituena, eta behaketaren emaitza interes neoliberalen arabera antolatutako datu konputagarri multzoa bihurtzen duelako. Etengabeko zelata horrek, hortaz, ez du zuzenean gizakirik ikusten, ezpada haren irudi ustiagarri kuantifikatu bat. Makinen bitarteko begirada horren aurrean nola buru egin adibideak ematen ditu gero Martinez Peñak testuan, eta begirada orohartzaile horretatik kanpo geratzen den gizatasun puskaren beharra aldarrikatu.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan