[222 esaldi] Garazi Ansa

2025-03-21 222 esaldi

«Gizartean, oro har, Txillida eta Oteizaren belaunalditik honaino Euskal Herrian beste ezer interesgarririk gertatu ez delako pertzepzioa dago oraindik zoritxarrez».

Ansa Arbelaitz, Garazi (2016): ‘Euskal kultura 2016‘, Jakin 217, 79-84.

Garazi Ansa Arbelaiz (Oiartzun, 1989) Artearen Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ESDI-Ramon Llull Unibertsitatean baliabide berrietako artean komisariotza masterra egindakoa. Gaur egun, EHUko Letren Fakultatean Artearen Historian irakaslea da. Horretaz gain, arte kritikak idazten ditu, besteak beste, Berria egunkarian; eta komisariotzan ere jardun izan du, hala nazioarteko zenbait museotan, nola Euskal Herrian.

2016ko kultur kronikatik ateratakoa da liburuxkako esaldia. Inertzia bat jasotzen du, euskal artea Txillida eta Oteizaren orbitan kokatzekoa, eta orduz geroztik gertatu denari interesa ukatzekoa. Esan beharrik ez, fikziozkoa da pertzepzioa, baina, dena dela, gizartean ez ezik, instituzio handietan ere inertzia presente dagoela salatuko du Ansak; are gehiago, ekimen gutxi ikusten du horrekin hausteko. Inertzia horren jatorria kanpora begira egoteko daukagun ohituran ikusten du: kanpoko artistei, kanpoko erakusketei, kanpoko komisario eta kritikariei aitortzen zaien pisu handian. Nazioarteko ikuspegia erabat galdu gabe, bertako arte-sorkuntza balioestea eta eragitea litzateke, beraz, gakoa. Kultur kronikan dakarren bezala, Ansak Tabakaleraren lehen urtean topatu zuen adibide egokirik horretarako.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan