Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Garazi Ansa

2025-03-21 222 esaldi

«Gizartean, oro har, Txillida eta Oteizaren belaunalditik honaino Euskal Herrian beste ezer interesgarririk gertatu ez delako pertzepzioa dago oraindik zoritxarrez.»

Ansa Arbelaitz, Garazi (2016): ‘Euskal kultura 2016‘, Jakin 217, 79-84.

Garazi Ansa Arbelaitz (Oiartzun, 1989) Artearen Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ESDI-Ramon Llull Unibertsitatean baliabide berrietako artean komisariotza masterra egindakoa. Gaur egun, EHUko Letren Fakultatean Artearen Historian irakaslea da. Horretaz gain, arte kritikak idazten ditu, besteak beste, Berria egunkarian; eta komisariotzan ere jardun izan du, hala nazioarteko zenbait museotan, nola Euskal Herrian.

2016ko kultur kronikatik ateratakoa da liburuxkako esaldia. Inertzia bat jasotzen du, euskal artea Txillida eta Oteizaren orbitan kokatzekoa, eta orduz geroztik gertatu denari interesa ukatzekoa. Esan beharrik ez, fikziozkoa da pertzepzioa, baina dena dela, gizartean ez ezik, instituzio handietan ere inertzia presente dagoela salatuko du Ansak; are gehiago, ekimen gutxi ikusten zuen horrekin hausteko. Inertzia horren jatorria kanpora begira egoteko daukagun ohituran ikusten zuen: kanpoko artistei, kanpoko erakusketei, kanpoko komisario eta kritikariei aitortzen zaien pisu handiari. Nazioarteko ikuspegia erabat galdeu gabe, bertako arte-sorkuntza balioestea eta eragitea litzateke, beraz, gakoa. Kultur kronikan dakarren bezala, Ansak Tabakaleraren lehen urtean topatu zuen adibide egokirik horretarako.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan