Joseba Zulaika (Itziar, 1948). Antropologian doktorea da Princetongo Unibertsitatean. Nevadako Unibertsitatean lan egin du hiru hamarkadatan. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: euskal kultura eta bizibideak, biolentzia politikoa, kontraterrorismoa, Guggenheim museoa, Bilbo. Bere obren artean daude: Adanen poema amaigabea (1975), Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985), Basque Violence. Metaphor and Sacrament (1988), Del Cromañón al Carnaval (1996), Terror and Taboo (1996), Crónica de una seducción (1997), Enemigos, no hay enemigo (1999), Ehiztariaren erotika (2000), ETAren hautsa (2006), Terrorism. The Self-Fulfilling Profecy (2009), Vieja luna de Bilbao (2014) eta Hellfire from Paradise Ranch. On the Frontlines of Drone Warfare (2020).
Joseba Zulaika
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Gu gu Guggenheim. Eromenaren laudoriotan Ikusi artikulua Jakin 77/78. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Artearen amodioagatik: Guggenheim eta euskaldunak Ikusi artikulua Jakin 82. zenbakia. 1994 aldizkaria
- Iritzi bilketa: Pentsamenduaren norabideak XXI. mendean Ikusi artikulua Jakin 122. zenbakia. 2001 aldizkaria
- Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko Ikusi artikulua Jakin 237-238 aldizkaria