Markos Zapiain Agirre (Irun, 1963). Filosofian doktorea da, Joxe Azurmendik zuzendu zion tesiari esker: ‘Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta’. Filosofia irakaslea da Bilboko Botikazar Institutuan. Bere interesen artean, aipa litezke denboraren joana, ametsa, pertzepzioa eta errealitatea, egia, giza animaliatasuna, errua eta zigorra, etika eta politika. Liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Errua eta maitasuna (Elkar, 2002), Zenbait terrorista (Txalaparta, 2003), Ia guztiaren funtsaz (Jakin, 2006), Txillardegi eta ziminoa (Susa, 2007), Talatik tiroka (Elkar, 2009), Etakideen ametsak (Elkar, 2011), Saizarbitoria eta iragana (Susa, 2015). Orain dela bost urtez geroztik, Filosofiaren historia gaurkotua saioa egiten ari da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Markos Zapiain Agirre
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Foucault eta mediku psikipelmak Ikusi artikulua Jakin 93/94. zenbakia. 1996 aldizkaria
- Terroristaren poza Ikusi artikulua Jakin 110. zenbakia. 1999 aldizkaria
- Bizitzaren zentzuaz Ikusi artikulua Jakin 237-238 aldizkaria