Nekane Goikoetxea Agirre (Deba, 1970). Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultur Ikasketen masterra ere egina du Kataluniako Unibertsitate Irekian. Egun, Mondragon Unibertsitatean Berrikuntza eta Esku-hartzea Gizarte Kulturanitzetan eta Eleanitzetan Sailean dihardu. Ikerketa lerro nagusiak, Euskal Ikasketen eremuan, Soziolinguistika eta Kultur Ikasketak ditu. Irakasle gisa, honako gaietan aritu da: euskal kulturgintzaren transmisioa; gizarte eraldaketarako hezkuntza; gorpuztasunean oinarritutako sormena; identitatea, kultura eta migrazioak eta hizkuntz politika. |