Josu Larrinaga Arza

Josu Larrinaga Arza (Sodupe, 1964). Soziologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, euskal pop musikari buruzko doktorego tesiarekin. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakaslea eta Parte Hartuz Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikergai nagusiak gizarte mugimenduak, ingurumen gatazkak eta eboluzio eta erreboluzio kulturalak dira. Honako liburu kolektiboetan hartu du parte: Demokrazia: ogi gogorrari hagin zorrotza, Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak (UEU, 2010), Euskal Herriko pentsamenduaren gida (UEU, 2012), Euskal Estatuari bidea zabaltzen: lurraldea eta sozio-ekonomia (Ipar Hegoa, 2012) eta Iraunkortasuna Unibertsitatetik abiatuta: disziplina arteko hausnarketa (EHU, 2013). Hainbat artikulu argitaratu ditu Uztaro, Cahiers de Spirit eta Le Monde Diplomatique aldizkarietan. Jakinen Egunen gurpilean saileko Glokalia atalaz arduratu zen hainbat urtez.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan