Agurtzane Juanena Alustiza (Legazpi, 1956). Magisteritzan diplomatua eta filosofian lizentziaduna da. Hasierako urteetan irakaskuntzan, eta ondoren Gipuzkoako Foru Aldundian garatu du ibilbide profesionala, Kultura eta Gazteria Departamentuan: Aldundiko Liburutegian hemezortzi urtez, hamar urtez Gazteria sailean eta beste sei urtez Gordailuan (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan), erretiroa hartu arte. Ondoko lan teknikoetan parte hartu du: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Liburutegiko Julio de Urquijo funtsaren katalogoa (1991), Koldo Mitxelena Kulturuneko Sailkako argitalpenen katalogoa (1996) eta Azkue Bibliotekaren Katalogazio erregelak (2006). Hainbatt agerkaritan idatzi du: besteak beste, Jakin, Euskonews eta ALDEE aldizkarietan eta Berria zein Gara egunkarietan. Liburu autobiografiko bat idatzi du: Esan gabe neukana (Elkar, 2003). Mugimendu feministan ibilia, gaur egun Memoria Historikoaren alde ari da lanean.
Agurtzane Juanena Alustiza
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Hizkuntz sexismoa eta euskara Ikusi artikulua Jakin 65. zenbakia. 1991 aldizkaria
- Gabriel Celayarengana hurbiltzeko Ikusi artikulua Jakin 68. zenbakia. 1992 aldizkaria
- Emakumezkoa Gabriel Celayaren obran Ikusi artikulua Jakin 74. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Euskal liburutegi nazionalaz Ikusi artikulua Jakin 105. zenbakia. 1998 aldizkaria
- Biblioteka Nazionala Euskal Herriarentzat Ikusi artikulua Jakin 142. zenbakia. 2004 aldizkaria
- Biblioteka Nazionalaren ametsa XXI. mendean Ikusi artikulua Jakin 240 aldizkaria