Ander Iturriotz Lauzirika (Ordizia, 1961). Soziologian doktorea da eta Filosofian lizentziaduna. Itzulpengintza masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da 1989tik aurrera. Ikergai ezberdinak landu ditu, besteak beste, soziologia politikoa, iritzi publikoa eta kultura. Hiru liburu argitaratu ditu ikerketa klasikoetan: Boterea gizarte homerikoan (Utriusque Vasconiae, 2002), Giza abere heroikoa kultura homerikoan (Jakin, 2006) eta Lehen filosofia Heladen (Jakin, 2007). Euskal ikasketei buruz, berriz, hiru artikulu luze: ‘Azurmendi edo konkretutasuna’ (Hegats 45, 2010), ‘Elsa Scheelen eta genero gatazka’ (Hegats 49, 2012) eta ‘Mirande, faxistak eta filosofoak’ (Hegats 50, 2013). Literaturan ere egin du saiakerarik, Mugaren ariketa (Elkar, 2002) liburua, adibidez.
Ander Iturriotz Lauzirika
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Euskal kultura 2010 Ikusi artikulua Jakin 181. zenbakia. 2010 aldizkaria
- Euskal kultura 2011 Ikusi artikulua Jakin 187. zenbakia. 2011 aldizkaria