Irati Jimenez

Idazlea eta kazetaria

(Mundaka, 1977). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari gisa, telebistan, irratian eta prentsa idatzian lan egin du. ETBko Hau komeria saioaren aurkezle izan zen, Euskarazko Consumer Eroski aldizkariaren editore eta Nabarra aldizkariaren zuzendari. Egun, komunikazio korporatiboaren alorrean aditu gisa lan egiten du Sarean Sar aholkularitzan. Hainbat sari irabazi dituzten ipuin, eleberri eta saiakeren egilea da: Bat, bi, Manchester (Augustin Zubikarai), Nora ez dakizun hori (Igartza saria), Laranja azalaren negarra (Donostia Hiria), Ogia eta zirkua (Miguel Unamunokoa saria), Begiak zabalduko zaizkizue (Euskadi saria).

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan