Jenaro Garate (Elgoibar, 1927). Jesuita sartu eta humanitate eta filosofia ikasketetan aritu zen (1943-1951), agnostizismo sakonera jausi arte. Madrilgo Unibertsitatean ekonomialari egin arren, bere bizitza guztian filosofiazko gaiak —batez ere— irakurtzen eta aztertzen jardun izan du, pentsamenduaren itsas zabalean ia norabiderik gabe igerian, gehienetan bakarrik eta erdi narrutsik; filosofiako gai edo autore zehatzak lantzeari uko egin eta han ala hemen bere galderentzat erantzun bilari. Ez du inoiz uste izan filosofiaz ezer idatziko zuenik —zerbait ekonomiazko jardunetan izan ezik—; baina hirurogeita hamar urtetik gorakoetan lur zabal eta pozgarrira heldu dela dio. Liburu hau da bere aurkikuntzaren eskaintza.
Jenaro Garate
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Langabezia eta ekonomia berria Ikusi artikulua Jakin 16. zenbakia. 1980 aldizkaria
- Marginalismoaren azterketa laburra Ikusi artikulua Jakin 16. zenbakia. 1980 aldizkaria
- Ekonomiaren hastapenak. Kritika eta azterketa Ikusi artikulua Jakin 19/20. zenbakia. 1981 aldizkaria
- Ekonomia Ikusi artikulua Jakin 74. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Ekonomia Ikusi artikulua Jakin 75. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Ekonomia Ikusi artikulua Jakin 76. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Ekonomia Ikusi artikulua Jakin 77/78. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Ekonomia Ikusi artikulua Jakin 79. zenbakia. 1993 aldizkaria
- Euroa: egiaren Europaruntz Ikusi artikulua Jakin 108. zenbakia. 1998 aldizkaria
- Euskal Kutxak: fusiorik ez Ikusi artikulua Jakin 150. zenbakia. 2005 aldizkaria
- Kutxen fusioa kalterako da Ikusi artikulua Jakin 160. zenbakia. 2007 aldizkaria