Beñat Garaio

Beñat Garaio (Gasteiz, 1990). Heziketa Fisikoko Magisteritzan eta Psikopedagogian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean, hurrenez hurren. 2010-2011 ikasturtean Boise State University-n (Idaho, AEB) ikasteko beka bat lortu zuen, eta ikasturte berean praktikak Boiseko Ikastolan egin zituen. Geroztik, euskara, hizkuntza gutxituak (‘Hitz Adina Mintzo’) eta hizkuntza aniztasuna (‘Anhitzak’) sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du. 2015/2016 ikasturtean Londresko SOAS unibertsitatean hizkuntza gutxituak biziberritzeko masterra burutu du. Bere ikergai nagusiak soziolinguistika, hizkuntza gutxituak eta dialektologia dira. 2013ko Sancho el Sabio Ikerketa Saria irabazi zuen.

Jakin-en ekoitzitakoak:

  • Ocho apellidos vascos:
    zuria ez da hain zuri
    2015-09-30 Idatziak: Artikuluak Ikusi
  • Arnasgune digitala izatea helburu: PuntuEUS Behatokia ekimeneko datuek zer gehiago adierazten duten 2016-05-10 Idatziak: Artikuluak Ikusi

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan