Hedoi Etxarte

Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986). Biolinaren interpretazioan lizentziatu zen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Itzulpengintza eta interpretazioan Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun Katakrak Liburuak-eko liburu saltzailea, zerbitzaria eta militantea da. Suzko lilia (Susa, 2008) eta Sinplistak (Susa, 2012) poema liburuak eta Ihes ederra (Alberdania, 2009) irudi-eleberria argitaratu ditu.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan