Itziar Aduriz (Errenteria, 1965). Euskal Filologian doktorea da. Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza saileko irakaslea da; bertan, hizkuntzalaritzako gaiak irakasteaz gain, Euskal Ikasketen arduraduna da. EHUko «Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua» master ofizialeko irakaslea ere bada. UEUko Hizkuntzalaritza Saileko arduraduna da, beste lankide batekin batera. IXA taldeko partaidea da. Bere ikergai nagusia hizkuntzalaritza konputazionala da. Hainbat argitalpen ditu bertako nahiz nazioarteko aldizkarietan, liburuetan eta kongresuetan.
Itziar Aduriz
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Iritzi bilketa: Katalunia euskaldunen begietatik Ikusi artikulua Jakin 201. zenbakia. 2014 aldizkaria