Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Sorne Untzueta Utarsus idazlea eta politikaria izan zen, batik bat. Idazle gisa genero ugari landu zituen, baina olerkigintzan aritu zen beste guztien gainetik. Lan gehienak aldi bitan batu daitezke: gerra aurretik Euzkerea aldizkarian argitaratutakoak, hamasei; eta gerra ostean Zer aldizkarian agertutakoak, hogeita hamasei. Aberriaz, abertzaletasunaz eta horren baitan emakumeak duen lekuaz, fedeaz edo euskaraz hitz egiten dute poemek; baina, gai bat edo bestea landu, doinu lirikoa nagusitzen da batez ere. Bere poemagintza gehiena zuzenduta dago aberriaren pizkunde edo itxarkundea zabaltzera, emakume eta jeltzale kontzientziatik. Poesiarekin batera, prosa ere landu zuen. Alegiak dira era horretan idatzitako gehienak, balio pedagogiko eta etiko argiak transmititu nahi dituztenak, eta pentsatzekoa da bere eskoletan erabiltzeko modukoak sortu nahi izan zituela.

Literatura ez ezik, Untzuetaren lumak bazekien testu politiko bizi eta zuzenak idazten ere. Horrelakoak dira, esaterako, Jagi-Jagi-n idatzi zituen artikuluak, gaztelaniazkoak. Pentsaera jeltzalea zorrotz eta gartsu zabaltzen dute testuok, abertzaletasunaren oinarrizko auzi politikoei (arraza, independentzia...) helduta. Artikulu horietan topa daiteke Untzueta politikaria, jeltzalea, Emakume Abertzale Batzako eta EAJko kidea. Jarrera suhar berbera erakusten zuen bere mitinetan ere, eta, horregatik, arrastoa uzten zuen, orduko aldizkariek jasotzen zutenez.

Horrela, Untzuetaren jarduna EABko beste emakume askoren ildoan garatzen da: batetik, euskarazko olerki eta ipuin laburrak idatziz, eskola umeentzako nahiz helduentzako balio zezaketenak; bestetik, artikulu eta hitzaldi politiko beroak, gerraurrean batez ere, politika modu berri bat pizten ari zenean mezu jeltzalea herrietara zabaldu nahi zutenak.

igoEdukieraren hasierara joan