Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Txillardegiren ekarpena

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, hizkuntzalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929-2012). '56ko berpizkundea' dei dezakegun garaiko seme eta eragilea izan zen, eta euskararen estandarizazioan, euskal kulturaren modernizazioan, eta nazioaren eta hizkuntzaren arteko loturaren ikuspegian aitzindari izan zen Euskal Herrian, politikaren nahiz kulturaren esparruan. Txillardegi «XX. mende erdi hartako une gurutzealetan Euskal Herriak behar zuen gizona» izan zela dio Joxe Azurmendi pentsalariak:

Seguru asko luzarora politikan baino eragin inportanteagoa kulturan izan du, ideia berrien irekieran, mundua ikusteko atrebentzia berrien erakusketan, euskararen modernizazioan. Garai batean abertzaletasunak eta sozialismoak elkarrezinak ziruditen, edo euskaltzaletasunak eta Unamunok. Orain Euskal Herri arras diferentea badaukagu, asko eta asko Txillardegiri zor zaio. [...] Txillardegik euskalduna, posizionamendu euskaltzale eta abertzale irmo bati uko egin gabe, mundu modernoan eta ezkerrean eta euskaraz lotsatu gabe ibil zitekeela erakutsi du (‘Txillardegiren ohorez: ETAren zikloa’, Berria, 2011-11-19)

Izan ere, euskararen zentralitatearen diskurtsoa hizkuntzaren filosofiaren bitartez garatu zuen Txillardegik, eta hizkuntza herri identitatearen eta eraikuntzaren erdigunean jarri zuen. Euskarak egiten gaituela euskaldun zioen Txillardegik, euskara herrigintzaren eta kulturgintzaren ardatz hartuta.

Horregatik, Euskal Herriaren lurralde batasuna hizkuntza batasunetik hasten dela sinetsita, hizkuntza estandarraren lehen sustatzailea izan zen. 1964ko Euskaltzaindiaren Baionako Biltzarrean berak proposatu zituen euskara estandarizatzeko aurreneko neurriak. Eta euskal kultura modernizazio bidean paratu zuen. Horren adibide da Leturiaren egunkari ezkutua (1957), euskarazko lehen eleberri modernoa. Lan aitzindari horrekin Europako mugimendu existentzialistarekin lotu zuen euskal literatura, eta ordura arteko ohitura-nobelarekin apurtu zuen. Ildo beretik jarraituko zuen Peru Leartzako (1959) eta Elsa Scheelen (1969) eleberrietan.

Txillardegiren obra oparoa bezain anitza da, beraz. Kopuruz nahiz edukiz, pentsalari nahiz aktibista bezala. Izan ere, diskurtsoaren eta eragiletzaren artean etengabe egin zuen dantza Txillardegik. Pentsatuz bezainbeste arituz. Euskal Herrian Euskaraz taldearen sortzaile izan zen, esaterako, eta UEUko kidea hasiera-hasieratik. Esparru politikoan ere ibilbide luzea du: Ekin eta ETAren sortzaile, ESB alderdiaren fundatzaile, HBko senatari eta mahai nazionaleko kide, Aralar alderdiaren jarraitzaile eta EAE-ANVko zerrendetako hautagai izan zen, besteak beste.

Konpromisoa eta aitzindaritasuna dira horregatik Txillardegiren ezaugarri nagusiak, politikan abertzaletasun klasikoari abertzaletasun berria ekarriz, pentsamenduan existentzialismoa euskal letretara ekarriz, ideologian sozialismoa eta abertzaletasuna elkarrekin eta askatasunarekin uztartuz, nobelagintzan, saiogintzan; hitz batean, landu zituen alor gehienetan berritzailea izan zen Txillardegi. Beti iparrorratz berari segituz, helburu bakarrarekin: euskararen eta herriaren alde egitea.

igoEdukieraren hasierara joan