Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Intxaustiren ekarpena

Orrialde asko dituzte Joseba Intxaustiren curriculumak eta bibliografiak. Asko, eta mamitsuak. Historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, baina aitzindaria izan da historiatik kanpo ere, bereziki euskararen terminologiaren arloan, oso gazte zela Jakin aldizkari sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zenean, edota UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuenean, gerora. Euskalgintzan egin duen ibilbide luzeko lehen pausoak Erriberrin eman zituen, artean ikasle zela ikaskideei alfabetatze eskolak emanez, batetik, eta ikasleek urtean behin argitaratzen zuten Gure izarra aldizkarian hainbat lan argitaratuz, bestetik. Geroztik hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak, Jakin, Anaitasuna eta Arantzazu-n, batez ere. Garai hartan euskal letretan nagusi zen jatorrismoak euskara itoko ote zuen kezkatuta zegoen ordurako Intxausti, eredu harekin ezinezko ikusten baitzuen euskaraz arlo guztiei buruz aritzea, besteak beste zientziari eta teknika modernoei buruz irakurleek ulertzeko moduan idaztea. 1959an Jakin-en argitaratutako ‘Illobira bultzaka’ artikulua da Intxaustik arlo horretan izandako aitzindaritzaren lekuko. Azken urteotan bi iker lerro nagusiri jarri die arreta Intxaustik. Batetik, euskararen historia sozialaren ikerketa sistematikoa abian jarri eta jarraipena segurtatu du Euskaltzaindiaren Joanes Etxeberri proiektuaren bidez, eta Euskal Herriko historia erlijiosoaren ikerketan aitzindari lana egin du, lekukoa hartu nahi dionarentzat oinarriak jarriz.
igoEdukieraren hasierara joan