Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Emakume gehienek eremu publikoa itxita zeukaten garaian, Julia Fernandez Zabaleta Nafarroako politikan, kulturan eta pedagogian aitzindaria izan zen. Ideia abertzale eta feministak defendatu zituen, euskara eskoletan sartzeko lan egin eta Montessoriren eredu pedagogiko berritzailea zabaldu.

Gerraurreko abertzaletasunaren defendatzaile izan zen, eta, hura zabal zedin, Nafarroan Emakume Abertzale Batza egituratzeko lan egin zuen. Iruñeko EABren aurreneko lehendakaria izan zen, eta, gerora ere, zuzendaritza taldean egon zen beti. Horrez gain, Nafarroako beste zenbait herritan taldeak sortzen ere lagundu zuen. Ez zen hor agortzen bere jarduera politikoa: EAJ alderdiaren mitinetan hitzaldi ugari eman zituen, baita Iruña Buru Batzarrean postu bat izan ere. Nahiz eta pentsamendu jeltzalea izan, ideia feministak defendatu zituen hitzaldietan: emakumeak gizonaren pareko ardurak izan zitzakeela, lanerako askatasuna behar zuela, hezkuntzarako eskubidea zeukala eta bere dohainak, etxean ez ezik, aberriaren alde ere erabili behar zituela aldarrikatu zuen.

EABren baitan, euskarazko irakaskuntza berritzailea sortzeko lanetan ere buru-belarri aritu zen. Maria Montessori pedagogo italiarraren eredua lehen eskutik ezagutu zuen Bartzelonan, haren ikastarora joanda. Irakaspen horiek gogoan lagundu zuen EABn gerraurreko Euskal Ikastoletarako ideiak fintzen. Euskal Herriaren ezaguera eta euskararena sustatzeaz gain, ikastola horietan irakaspenak ariketa memoristikoekin ez, marrazkien, mapen eta arbelaren bitartez eman behar zirela ezarri zuten, haurrek modu atseginean ikas zezaten.

Azken batean, ideia eta praktika berriak hedatzea izan zen Fernandez Zabaletaren ekarpena. Nafarroan abertzaletasuna, abertzaletasunean emakumearen diskurtso beregaina eta eskoletan pedagogia berritzailea txertatzeko egin zuen lan bizitza osoan zehar.

igoEdukieraren hasierara joan