Digitalizazioaz eta obraz
Karmele Erraztiren argitalpenen digitalizazio egitasmo honetan, berak idatzitako 31 idazlan eta 101 orrialde digitalizatu dira guztira. Lehenengo dokumentu digitalizatua 1911koa da, Euzkadi aldizkarian argitaratutako artikulua. Azken jatorrizko idazlana, berriz, 1950ean Euzko Gogoa-n argitaratutako artikulu bat da.
Karmele Erraztiren 31 idazlanak hiru multzotan sailkatu dira:
- Liburuak: 2
- Artikuluak: 28 (9 agerkaritan)
- Itzulpenak: 1