2026-06-24 2026: Euskara esanindartzeko bidean
Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta plazaratu zituen Julia Marin Arteaga itzultzaile eta ahozkotasunean adituak, eta, amaitzeko, Esatearen ederra saio praktikoa eskaini zuen.
Hemen duzue saioan zehar Marinek erabilitako bibliografia: Euskara esanindartzeko bidean… «doinuera oinarri».
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburua hartu du 2026ko Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan gogoeta egin dugu.
