2025-03-24 Jakin(guran)
Ainara Lasa Perez (Oiartzun, 1975) artista eta kultur eragilea da.
Egun, Berria egunkariko marketin sailean dihardu, eta, herriko kultur ekimen askotan parte hartzeaz gain, euskalgintzan eta feminismoan ere eragiten du. Azalera erakusketan hartu gaitu, bere azken proiektuaren sorkuntza prozesuan murgilduta. Azalak duen mamia agertu digu, eta gorputz kolektiboaren, gorputz politikoaren eta (ez)gorputzen bilaketan hizkuntzak, kulturak eta herriak nola zeharkatzen dituzten kontatu.