2026-09-25 Albisteak
Udan zehar plazaz plaza ibili ondoren, udazkenean sartu berritan bilduko gara Amets Aznarez tronboi jolearekin, herriaz, kulturaz eta hizkuntzaz dituen inpresioak eta hausnarketak jasotzeko. Elkarrizketa urrian egongo da ikusgai Jakin(guran) atalean. Bien bitartean, ataleko gainontzeko elkarrizketak ere ikusgai daude gure webgunean; horien artean daude Unai Iturriaga Zugaza-Artazari, Dom Campistroni, Atef Abu Saifi eta Ainara Lasa Perezi egindakoak.
Amets Aznarez (Iruñea, 2001) musikaria da. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta ESMUC Kataluniako Musikako Goi Eskolan (Bartzelona) egin zituen ikasketak. Hainbat proiektu eta estilotan aritzen da tronboia jotzen: Broken Brothers Brass Band, Tapia eta Leturia, Jah Goikoa eta Reggae Zaharra, Fermin Muguruzarekin ere ikusi izan dugu… Tronboia jotzeaz harago, euskal musika eszenaren inguruko begirada kritikoa ere badu, eta Euskal Herriko kultur egoeraz egin izan du gogoeta idatziz eta podcastetan.



