2025-02-06 Artikuluak

Paulo Iztueta Armendariz idazle, pentsalari eta kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Berastegin; ikasketak Tolosako eta Areatzako sakramentinoetan; Arnas aldizkariaren sorrera eta hango lanak; apaiz ordenazioa eta Erromako Filosofia ikasketak; Ipiñaburuko parrokiatik Parisera ihes egin beharra; Parisko bizitza eta Soziologia eta Historia ikasketak; sekularizatzeko erabakia eta erbestetik itzulera; Zabal aldizkari eta liburu dendaren eta Elkar argitaletxearen sorrerak; kultur aldizkarien, liburuen, kultur egitasmo eta auzien inguruko gorabeherak eta garaiko kulturgile eta intelektualekin izandako harremanak; UZEIko hiztegigintza lanak; EHUko Donostiako Pedagogia Fakultateko irakasle eta ikertzaile lanak; Utriusque Vasconiae argitaletxearen sorrera eta ekarpena; euskal pentsamenduaren defentsa eta aldarrikapena…