2016-02-18 Artikuluak
Kristiane Etxaluz Etxegarai kultur eta politika ekintzailearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Domintxainen; ikasketak herrian eta Baionan, Bordelen eta Tolosan; euskaldun kontzientzia hartzea nerabezaroan; Hegoaldeko lehen errefuxiatuekin harremanak; Enbata mugimenduan eta ETAn parte hartzea, formakuntza politikoa eta lehenengo atxiloaldia 1965ean; aktore ibilbidea antzerkian, 1960ko hamarkadako lehen antzezlanetatik gaur egun arte; zientzia biologiko eta kazetaritzako unibertsitate ikasketak Parisen; borroka politiko, borroka armatu eta borroka feministarekiko konpromisoak eta gorabeherak; baserriko lanak eta Aski erakunde klandestinoaren fronte kulturaleko jarduna; 1978tik aurrera euskal errefuxiatuen aldeko lana Ekinen; Alfonso Etxegarai errefuxiatu eta deportatuarekin elkarbizitza Sao Tome eta Euskal Herriaren artean; torturatuak artatzeko Abegi Fundazioaren egitasmoa…