miren artetxe

Jakin 232

14 €

Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: postmodernitatearen eta postkolonialismoaren zantzuak ’56ko belaunaldiaren’ eta Txillardegiren pentsamenduan (Alaitz Aizpuru), herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko harremanak eta Gipuzkoako 2011-2015 agintaldiko esperientzia (Andere Ormazabal), euskal raparen azterketa antropologiko-historikoa (Eric Ditxarri) eta testuinguru teknologikoak musika sorkuntzan duen eragina (Lorea Argarate).

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Txillardegi, postmodernitatea eta postkolonialismoa

Alaitz Aizpuru Joaristi

Postmodernitatea deitzen denaren zantzuak euskal letretan jada 50eko hamarkada bukaeran eta 60koaren hastapenetan agertu zirela argudiatzen da. Pentsamendu aldaketa hori, neurri handi batean, gerren osteko belaunaldia edo ‘56ko belaunaldia’ deitu ohi zaionaren eskutik etorri zen, eta hor Txillardegiren pentsamenduak ezinbesteko garrantzia izan zuen.

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen ezinak eta eginak. Gipuzkoako esperientzia (2011-2015)

Andere Ormazabal Gaston

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko harremanak aztertzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko (2011-2015) gobernantza sareen kasua abiapuntu hartuta.

Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia

Eric Ditxarri

Euskal raparen historia idazteari ekiten zaio. Izan ere, punkaren, metalaren eta rock erradikalaren ondotik, rapa Euskal Herriko musika alternatiboen eszenan bere lekua ari da egiten. Euskal raparen mugimendua ikertzea oso garrantzitsua da aldaketa politiko-sozialek eta estetika musikalaren birmoldatzeak dituzten bide paralelo eta gurutzatuak ulertu eta sakontzeko.

Musikaren denbora makina

Lorea Argarate

Denboraren makinan sartu eta historian zehar bueltatxo bat ematen da testuinguruak musikan izan duen eragina ikusiz. Etorkizunari ere begiratzen zaio.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan