2026-02-03 Albisteak
Xabier Eizagirrek 2024ko liburugintzaren analisiaren datu nagusiak laburbildu ditu bideoan. 2024an behera egin du produkzioak, batez ere argitalpen digitalak behera egin duelako «nabarmen». Guztira, aurreko urtean baino 592 titulu gutxiago argitaratu dira 2024an, baina beherakada hori «identifikatuta» daukagula azaldu du Eizagirrek: «Edelvives-Ibaizabal, Santillana-Zubia eta Anaya-Haritza editorialek 602 titulu gutxiago argitaratu dituzte 2023arekin konparatuta» .
Hezkuntza/irakaskuntzako liburu produkzioa amildu egin da bigarren lekura –normalean lehen lekuan izaten da–, eta haur eta gazteentzakoa, lehenengo postura igo da. Helduentzako literatura izan da 2024an gutxien produzitu dena.
Ikus webgune honetako Liburugintza atala.
Joan Mari Torrealdaik 1976an abiatutako liburugintzaren azterketa da lan honen abiapuntua.
