2025-02-05 Albisteak

Xabier Eizagirrek 2023ko liburugintzaren analisiaren datu nagusiak laburbildu ditu bideoan. 2023an goia jo du produkzioak, paperean behera egin arren hezkuntzari lotutako argitalpen digitala asko hazi delako. Ohi bezala, hezkuntza/irakaskuntzako liburu produkzioari haur eta gazte literatura batuz gero, produkzio osoaren %70 hartzen du. Horrek esan nahi du helduei eskainitako produkzioa %30 soila dela. Gainera, helduentzako literatura %9an geratu da 2023an, ohikoa duen %13-14tik jaitsita. Ikusi egin beharko da joera hori norantz doan. atala.
Ikus webgune honetako Liburugintza atala.
Joan Mari Torrealdaik 1976an abiatutako liburugintzaren azterketa da lan honen abiapuntua.